332
RAMÓN PARADA
tezkotasun horrek ez du Konstituzioa urratzen (uztailaren 18ko 132/1989 epaia). Horrez gain, legeak ez du konpondu ganbarak kideen kuoten bidez fi nantzatzeari buruzko arazoa; aitzitik, ganbaren sarrera arruntak —eta ia ba karrak— ondokoak dira: «ganbarak behar bezala ibil daitezen emandako dirulaguntzak; dirulaguntza horiek Estatuko nahiz autonomi erkidegoeta ko aurrekontu orokorren pentzutan emango dira» (12. art.). Gauzak horrela, eta ordaintzen duenak agintzen duela gogoan hartuta, ziurrenik nekazaritza ganbarak burokrazia aparatu huts bihurtuko dira, eurak mantentzen dituen Administrazioaren aparatu huts, hain zuzen. 8. KIROL FEDERAZIOAK Kirol arloan ere, Administrazio korporatibo zabal eta ahaltsua sortu da, Estatuaren eskuhartzea gero eta handiagoa izatearen ondorioz. Egineginean ere, hainbat inguruabarrek bultzatu dute Estatuaren eskuhartzea kirol ere muan: lehenik eta behin, olinpiadak antolatzeak dakarren nazioarteko presioa dago (presio horren ondorioz, Estatuek olinpiaden printzipioetan oinarritu tako erakundeak sortu behar izan dituzte nazioarteko lehiaketetan parte har tzeko; aldi berean, ondokoa agintzen duen ohiko araua errespetatu behar izan dute: esparru horretan ezin du eskurik sartu kirol agintaria nahiz erakundea ez denak); beste alde batetik, kirol ikuskizunen garrantzia dugu eta, horrela, nazioko zein nazioarteko lehiaketak behar den moduan antolatzeko, Estatuak babestutako erakundeak behar dira, bestela esanik, ahalmen publikodun era kundeak (BERMEJO). Inguruabar horiek kontutan hartuta, Estatuak kirol esparruan esku har tzeko daukan formularik egokiena —eta egokiena diogu kirolarien askatasuna errespetatzen duelako—, ezbairik gabe, federazioek dakarten korporazio tek nika da. Federazioetan, klubak zein kirolariak sartu eta diziplinapean jartzen dira; edu berean, burokrazia erakundeak ad hoc sortzen dira federazioak ba besteko. Zenbait herritan, ad hoc eratutako erakunde horiek ministerio maila izaten dute. Espainian ere, Hezkuntza Fisikoari eta Kirolari buruzko 1980ko martxoa ren 31ko Legeak (klub eta federazioetarako, urtarrilaren 16ko 177/1981 Erre ge Dekretuak garatua) eta Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak (gaur egun indarrean dirauenak) modu objektiboan aplikatu dute korpo razioen teknika, lanbidez kirolariak direnak antolatzean. Kirol munduan, Estatuaren eskuhartzea Kirol Kontseilu Gorenaren bi tartez gauzatu da. Kontseilu hori Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari atxi kita dagoen autonomiadun erakundea da (Kirolari buruzko Legearen 7. art.). Hortaz, bizkarrezurtzat federazioa duen Administrazio korporatiboa Kontseilu horrek babesten du; horretarako, Kontseiluak elkargoen antzeko eraentza juri