Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 328

328

RAMÓN PARADA

pribatuari lotzen zaizkio. Zehatzago esateko, legeak Zuzenbide pribatuaren menpe jarri du kontratuetako ondasunen eraentza, eta langileen eraentza, aitzitik, Lan zuzenbidearen menpe (1.3 eta 24. art.ak). Esan bezala, Ganbaretako langileek ganbarekin dituzten harremanak Lan zuzenbidearen menpe daude, baina ganbarako idazkari nagusia kargu berezia da eta, horren ondorioz, idazkariaren erakundeak eraentza berezia du. Haste­ ko, beraren izendapena lehiaketa publikoaren bidez egin behar da, eta haren eskumenak ere (akta liburuaz arduratu, erabakiak betearazi, legearen inguru­ ko aholkuak eman, edota korporazioa kontrolatzea legezkotasunari buruzko oharrak eginda, besteak beste) Toki Administrazioko idazkarien eskumenen antzera arautzen dira. Horrela, idazkari horrek karguan iraungo duela berma­ tzeko, ganbarakideen erdien gehi baten erabakia behar da idazkaria kargutik kendu ahal izateko; espedientea, ordea, jadanik ez da beharrezkoa. Beste alde batetik, ganbarei babesa eskaintzeak esan nahi du administra­ zio ahalgoak erabiliko direla, besteak beste, onespen, fiskalizazio, errekur­ tsoen ebazpen, etete eta desegite ahalgoak. Babes hori autonomi erkidegoek egingo dute, ahalmen hori eratxikia dutenean. Hala eta guztiz ere, kanpo mer­ kataritzaren inguruko jardueren babesa Estatuak egin behar du, baina horrek ez du berez eratortzen etete zein desegite ahalmenik. Ganbara ofizialen gaiari buru emateko, esan behar da ganbaren egintza batzuek baimena behar dutela (hala nola, sozietateak sortu eta beraietan parte hartzeak, edota aurrekontuak onesteak). Antolamendu juridikoa hausten de­ nean, bestalde, ganbaren jarduera eten eta Batzorde Kudeatzailea izendatzen da, baldin eta haustearen larritasunak edota hauste hori behin eta berriro erre­ pikatzeak komenigarri egiten badute neurri hori. Dena dela, hausteak irauten badu, ganbarak desegin daitezke eta, horrelako kasuetan, hauteskunde berriak egin behar dira. Azken buruan, babes horren barruan sartzen dira, baita ere, Administrazioarekiko auzibide errekurtsoa jarri aurretik egin beharreko admi­ nistrazio errekurtsoak.

7. GAINERAKO GANBARA OFIZIALAK Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbaren ereduari ekinez, 1907ko ekainaren 16ko Dekretuak (1887ko ekainaren 30eko Legean oinarrituta) Hiri Jabetzaren Ganbara Ofizialak elkarte pribatu moduan eratu, eta afiliazioa borondatezkoa zela ezarri zuen. Gero, ganbara horiek goitik behera aldatu ziren ondoko arauak aldarrikatzeaz batera: 1919ko azaroaren 25eko zein 1927ko maiatzaren 6ko dekretuak, eta 1977ko ekainaren 2ko Errege Dekre­ tuak onetsitako Araudi Orokorra. Xedapen horiek ezarritakoaren arabera, hiri finken jabe oro derrigorrez inskribatu behar zen Hiri Jabetzaren Ganbaran eta,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu