324
RAMÓN PARADA
bideratzeko organoa. Ondorioz, elkargoen zein kontseilu orokorren egintzei ezin zaie errekurtsorik egin Estatuko Administrazioan. Eta, behin errekurtso korporatiboak agortu ondoren, zuzenean jar daiteke errekurtsoa Administra zioarekiko auzibide jurisdikzioan (8. art.). Antolaketari dagokionez, Elkargoei buruzko Legeak aurreko egoera isla tu baino ez du egin: zabalera desberdineko lurralde eremuetan antolatu dira elkargoak (probintzietan edota erregioetan); horrela, bigarren mailako antola keta sortu da: Kontseilu Orokorrak (elkargoaren eremua nazio osoa denean, ostera, ez dago Kontseilu Orokorrik). Kontseilu Orokor horiek lanbidearen estatutu orokorrak egiten dituzte —gero, Gobernuak onetsi behar dituenak—, baita elkargoenak ere; horrezaz aparte, elkargoen barne eraentzari buruzko araudia ikusonesten dute. Baina badituzte beste eginkizun batzuk ere: elkar goen egintzen aurkako errekurtsoak ebatzi; elkargoen arteko gatazkak kon pondu; Zuzendaritza Batzetako kideen gain diziplina gauzatu; eta, azken buruan, elkargoetako Gobernu Batzetan krisialdiak daudenean, antzinatasu nik handiena duten kideak izendatzea, hurrengo hauteskundeak egin arte jar dun dezaten. Halaber, Kontseilu Orokorrak Zuzenbide publikoko korporazio tzat hartu dira, eta kontseilu horietako lehendakariak elkargo eskudunetako lehendakariek edota dekanoek hautatzen dituzte (9. art.). Lanbide antolaketari gagozkiola, legeak lehengo egoera jaso eta «numerus clausus»en debekua ezarri du: «beharrezko titulua izan eta estatutuetan ezarritako baldintzak betetzen dituenak eskubidea du elkargo egokian onar tua izateko»; taxu berean, legeak elkargoari atxikitzearen derrigorrezko tasunaren printzipioa jaso du: «elkargoetan antolaturiko lanbideetan jardun ahal izateko, nahitaezkoa da lanbidea gauzatu nahi den lurraldeko elkargoan sartzea». Hori gorabehera, Lurzorua Liberalizatzeko Neurriei eta Elkargoei buruzko Dekretulegeak (Ministroen Kontseiluak 1996ko ekainaren 6an one tsiak) ezarri du Espainiako edozein tokitan lanbide batzuk gauzatu ahal izate ko, orain nahikoa dela lanbide horien inguruko edozein elkargotan inskriba tzea (ekainaren 7ko 5/1996 Errege Dekretulegea). Beste alde batetik, oraingoz, autonomi erkidego bik bakarrik onetsi dituz te elkargoei buruzko legeak, euren estatutuetako aginduetan oinarrituta: Kata luniak (abenduaren 17ko 13/1982 Legea) eta Kanariek (maiatzaren 23ko 10/1990 Legea). Lege horiek —bibiak dira oso eskasak eta iaia alferre koak— kidegoei buruzko Estatuko legeak ezarritakoari ekin diote oinarrian. Legeok eskain dezaketen interes nagusia —bakarra ez esateagatik— hauxe da: autonomi erkidego horietako Administrazioetara eraman dituzte gainera ko erkidegoetan Estatuko Administrazioari dagozkion babes nahiz kudeaketa eginkizunak.