Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 321

ADMINISTRAZIO KORPORATIBOA

321

Aitzitik, korporazioek gauzaturiko alboko jarduera instrumental edo lo­ gistikoa, hots, kide ez diren gainontzekoen inguruan gauzaturikoa Zuzenbide pribatuari lotzen zaio eta, beraz, jurisdikzio zibilari. Orokorrean, jarduera instrumental horren adibide ditugu ondokoak: korporazioko enplegatuen eraentza, korporazio horiek egindako kontratuak eta korporazioaren ondasu­ nak kudeatzearen ondoriozko jarduerak. Lehenengoarekin hasteko, korpora­ zioaren enplegatuak —salbuespen batzuk kenduta— ez dira funtzionarioak, langileak baizik. Korporazioek egindako kontratuei dagokienez, kontratu horiek zibilak dira; beraz, ez zaie aplikatzen kontratariak hautatzeari buruzko administrazio araurik, ezta administrazio kontratuen ezaugarri diren pribile­ gioetarik bat ere. Amaitzeko, jarduera instrumentalaren hirugarren kasua kor­ porazioen ondasunak kudeatzearen ingurukoa da; ondasun horiek pribatuak direnez, ez zaizkie aplikatzen erakunde publikoen ondasunek dituzten pribi­ legioak (herri zerbitzu nahiz erabileraren bati loturiko ondasunenak): era­ kundearen ariozko erreibindikazioa, preskribaezintasuna, enbargaezintasuna eta abar. Korporazioen eraentza juridikoaren beste ezaugarri berezi bat hauxe izan­ go litzateke: korporazioak legebideztatuta daude euren kontrola eta babesa gauzatzen duen Estatu edo autonomi erkidegoaren egintzak aurkaratzeko (au­ rrerago azaldu dugunez, hori ezinezkoa da erakunde instituzionalen kasuan, Konstituzioak ez baitu bermatu horien zinezko independentziarik; gainera, erakunde horiek Estatuak edota kasuan­kasuko Lurralde Administrazioak sor­ tu eta egituratu dituenez, ez dago aurkako interesik sortzaile eta hark sorturi­ riko erakundearen artean, eta aurkako interesik gabe, ezin da gatazka juridi­ koez hitzik egin). Legebidezkotasun berezi horrezaz aparte, badago beste printzipio garrantzitsu bat: Estatu nahiz autonomi erkidegoaren eta korpo­ razioaren artean ezin dira ondareak, finantzak edota ondare erantzukizuna komunikatu; printzipio horri helduta, korporazioaren zor nahiz erantzukizu­ nek ez dituzte sekula ukitzen lurralde erakunde horiek. Babes harremanei dagokienez, ezin da arau orokorrik aipatu, eta kor­ porazio bakoitzaren arau sortzaileak kontutan izan behar dira ondokoa jakite­ ko: korporazioaren zein egintza onetsi behar duen Estatuak; korporazioko gobernu organoak krisialdian daudenean Estatuak nolako ahalmenak dituen horien ordeztaile antzo jarduteko; edota jurisdikzio aurkarapena egin aurretik, gorabidezko errekurtsorik jarri ahal den Estatuan nahiz autonomi erkidegoan. Gai horren inguruko guztia jarraian zehaztuko dugu, korporazio publiko ga­ rrantzitsuenak jorratzean.

5. ELKARGOAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu