ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK
31
eratuta dagoela jotzeko, herri administrazioen eta gizarte interesen ordezkarien artean bozeramaile izendatu direnak bertan izan behar dira». Bigarren deialdian, deialdi hori egiteko aukerari eta joate quorumari da gokienez, legeak organoaren jardunbide arauetan ezarritakora jotzeko agin tzen du aurrerago esan dugun bezala, edota kidego organoak erabakitakora jo tzeko. Horretara, ohiko araua bertan behera utzi da; arau horren arabera, beti egin zitekeen bigarren deialdi bat, eta deialdi hori baliozkoa izateko, nahikoa zen hiru kide joatea —tria facent collegium— (Administrazio Prozedurari bu ruzko Legearen 11.2. art.). Organoa eratu eta gero, eguneko aztergaien zerrendan adierazitako gaien eztabaida hasten da, eta zerrenda horretan aipatzen ez diren gaiak ezin azter daitezke. Dena dela, salbuespen gisa onartzen da beste gai batzuk aztertu eta ebaztea, baldin eta organoko kide guztiak bertan badira, eta gehiengoak arazo hori presazkoa izatearen aldeko botoa ematen badu. Azkenik, erabakiak bertan direnen botoen gehiengoaren arabera hartzen dira. Aurrerago esana doan bezala, hainbanako kasuetan organoburuaren bo toa ebazlea izaten da, salbu eta organoak gizarte interesak ordezkatzen ditue nean; horrelako kasuetan, organo horren arauek beren beregi ezarri behar du te organoburuaren botoak duen izaera ebazle hori.
F) Akta Akta da kidego organoak egiten duen bigarren agiria —lehenengoa deial dia zen—; zalantzarik gabe, agiri hori garrantzitsuena da, bertan agertu behar baitira batzarraldietan gertatutakoaren alderik oinarrizkoenak. Esan ere, «oinarrizkoenak» diogu kidego organoaren batzarraldiei buruzko aktek ez baitute zertan adierazi bertan esan edo egiten den guztia —organo legegileen aktek, ordea, hitzez hitz jaso behar dituzte parlamentukideen esku hartze guztiak—. Kidego organoaren batzarraldiari buruzko akta idazkariak egin edo idazten du, eta akta horrek nahitaez zehaztu behar ditu datu hauek: nortzuk joan diren batzarraldira, eguneko aztergaien zerrenda, non eta noiz egin den batzarraldia, eztabaidetako punturik garrantzitsuenak, eta batzarral dian hartutako erabakien edukia. Argi dagoenez, manu horren ardatza «pun rik garrantzitsuenak» adierazmoldea da eta, ondorenez, aktak modu laburrean idatzi behar dira (27. art.). Ikusi dugun bezala, akten edukia oso laburra da eskuhartzeei dagokie nez, baina hori horrelaxe izan behar da, administrazio organoen jardunbidea eragingarria izatea nahi bada. Egineginean ere, organo horiek saihestu behar dute euren jarduera parlamentuan gauzatzen denaren antzekoa izatea. Gai nera, laburtasun horrek ez du ukitzen kideen adierazpen nahiz iritzi askatasu