Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 317

ADMINISTRAZIO KORPORATIBOA

317

nahiz kirol sozietate anonimoetan), dela lehiaketa ofizialetan profesional gisa aritzeko. Beste alde batetik, federazioei «administrazio izaeradun eginkizun publikoak» eratxiki zaizkie, eta eginkizun horiek bidezkotzen dute, hain zu­ zen, Estatuak federazioen gain eginiko kontrola eta babesa. Edonola ere, lehenago aipatutako epaiak —10/1990 Legearen oinarri izan denak— ez du zehaztu nahi izan kirol federazioen izaera korporatiboa eta publikoa; ondorioz, ez du behar bezala konpondu elkartzeko eskubidearen as­ katasun negatibo edo ez elkartzeko askatasunaren arazoa (Konstituzioaren 22. artikuluak jaso du askatasun hori). Horrela, epai horretan, Konstituzio Auzi­ tegiak errealitatearen aurka egin eta elkarte horiek ez direla derrigorrezkoak adierazi du. Alabaina, kontraesana begi­bistakoa da, Auzitegiak onartu behar izan duelako antolamendu juridikoak bultzatu egin duela taldeek federazio egokian sartzea, «sartze hori, alde batetik, nahitaezko betekizuna delako kirol klubek lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eta, bestetik, federazioan sartze horren arabera bideratzen direlako diru­laguntzak». Auzitegiaren arrazoi­ namendu harrigarriari eutsiz gero, esan daiteke mediku nahiz abokatuen el­ kargo edo bazkunetan sartzea ere ez dela derrigorrezkoa, inor ez dagoelako behartuta lanbide horiek gauzatzeko. Era berean, ezin da inor behartu lanbi­ dez kirolaria izatera; baina lehiaketa ofizialetan parte hartu nahi duen kirolari nahiz klubak, hau da, profesional mailara igo nahi duenak, kirol federazio egokian inskribatuta egon behar du, lanbide liberalean jardun nahi duenak da­ gokion elkargoan inskribatuta egon behar duen bezala —izan ere, Zuzenbi­ dearen ikuspegitik profesional gisa jarduten duenak du garrantzia, ez ordea, kirola modu pribatuan eta askatasunez egiten duenak—. Gainera, kirol federazioek eginkizun publikoak egikaritu eta babes gogo­ rrak izaten dituztenez —gero ikusiko dugun bezala—, Elkarteei buruzko 1964ko Legean aintzatetsitako herri onuradun elkarte pribatuak baino zerbait gehiago dira federazio horiek. Horrelako elkarteei atxikitzeak ez du baldintza­ tzen inolako jarduera pribaturen egikaritza. Aitzitik, herri onurak honako on­ dorioak bakarrik erakartzen ditu: erakunde publikoekin elkarlanean aritu ahal izatea —baina hori edozein norbanakok egin dezake—; diru­laguntzak nahiz bestelako laguntza publikoak jaso ahal izatea; eta elkarte horiei buruzko xeda­ pen orokorrak egitean, eurei entzun behar izatea, zuhurtziara bada ere (Elkar­ teei buruzko Legearen 4. art. eta maiatzaren 20ko 1.440/1965 Dekretuaren 3. artikulua).

4. KORPORAZIO PUBLIKOEN MUGAKETA, IZAERA ETA ERAENTZA JURIDIKOA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu