Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 316

316

RAMÓN PARADA

­RETORTILLOren) aburuekin; aditu horiek —epaiaren aurreko asteetan— go­ gor egin zuten derrigorrezko atxikipenaren alde. Edonondik begira dakiola ere, ganbarek osaturiko Administrazio korpo­ ratiboak erasoaldi gehiago izan ditu, Estatuko legegilearen eskutik: legegile horrek 1989ko Aurrekontuei buruzko Legean, Hiri Jabetzaren Ganbara Ofi­ zialetan afiliatzea borondatezkoa dela adierazi eta ganbara horiek desegin eta euren ondasunak konfiskatzeko agindu du (1990eko Aurrekontuei buruzko Legearen azken xedapenetatik hamargarrena). Konstituzio Auzitegiak, bestal­ de, 1994ko ekainaren 16ko epaian ohartarazi du aurrekontuei buruzko lege baten bidez ganbara horiek desegitea Konstituzioaren aurkakoa dela, 134. 2. artikulua urratzen delako; izan ere, desegite horrek ez du zerikusirik sarrera eta gastuen aurreikuspenekin edota ekonomia politika orokorraren irizpidee­ kin, eta aipaturiko artikuluaren arabera, horiexek osatzen dute aurrekontu le­ ge baten edukia. Hala eta guztiz ere, Auzitegiak uko egin dio arazoaren mui­ na aztertzeari, hau da, ez du argitu Jabetza Ganbarak ezabatzeak elkartzeko askatasuna hausten duen ala ez.

C) Legeak eratutako elkarte pribatuak Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak, beraz, emaitza harrigarriak dakartza: batetik, auzitegi horrek derrigorrezkoak ez diren korporazio publi­ koak eratu ditu; bestetik —eta horixe da harrigarriena—, adierazi du norba­ nakoak elkarteei derrigorrez atxiki beharra eta elkarte horiek borondatezkoak izatea bat datozela. Hori berori gertatu da Kirol Federazioen kasuan (1980ko martxoaren 31ko Legeak, urtarrilaren 16ko 177/1981 Errege Dekretuak eta, geroago, urriaren 15eko 10/1990 Legeak arautu dituzten federazioen kasuan). Horrela, 1985eko martxoaren 24ko epaian, Konstituzio Auzitegiak errespeta­ tu nahi izan ditu, bai kirol arloko joera pribatizatzailea eta bai Administrazio korporatiboaren aurkako tesi murriztailea ere; ondorenez, kirol federazioak izaera ia ezezaguna duen kategoria baten barruan sartu ditu: «legeak eratuta­ ko elkarteen barruan, hain zuzen ere, administrazio izaeradun eginkizun pu­ blikoak gauzatzen dituztenen barruan». Konstituzio Auzitegiaren ustez, legeak eratutako elkarte horiek irtenbidea ematen diote Zuzenbidezko Estatu sozial eta demokratikoak azaltzen duen arazoari, hots, Estatuak gizarteko bi­ zitzaren arlo anitzetan duen esku­hartzea antolatzearen inguruko arazoari. Izanak izan, kirol federazioei eman zaien izaera hori (gero ikusiko dugu­ nez, Kirolari buruzko 1990eko urriaren 15eko Legeak ere jaso duena) onarte­ zina da, kirol federazioen eraentza juridikoaren aurka jotzen duelako aurrez aurre. Eraentza horrek ezartzen duenez, federazioei atxikita egotea derrigo­ rrezkoa da, dela jarduera antolatzailean parte hartzeko (profesionalen klub


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.