312
RAMÓN PARADA
egokituko zaizkie; hala eta guztiz ere, autonomi erkidegoko administrazioek beste eskumen batzuk eratxiki diezazkiekete. 3. Estatuak emandako lege baten bidez, artikulu honetan aipatutako korpora zioetako Kontseilu Orokor edota Nagusiak era daitezke, korporazio horien inte resak nazioan zein nazioartean ordezkatzeko. Alabaina, korporazioen estatutuek kontrakoa agintzen ez duten bitartean, Kontseilu Orokor edota Nagusietan ezingo da gorabidezko errekurtsorik jarri nazioa baino eremu txikiagoko esku menak dituzten korporazio horietako organoen erabakien aurka.
Beste kontu bat da, aldiz, eremu pertsonal berbera duten erakunde korpo ratibo eta sindikatu nahiz elkarte pribatuak batera egon daitezkeen ala ez. Arazo horri ere baiezko erantzuna eman behar zaio, elkartzeko eta sindikatze ko askatasun printzipioa gogoan izanda. Horren harira, profesionalen sindika tu edota elkarteak sor daitezke elkargoen parez pare, baina, zentzuzkoa denez, sindikatu nahiz elkarte horiek ezingo dute inolako lanbide doikuntzarik eman; era berean, ganbara batean derrigorrez inskribaturiko enpresario zein merkatariek sindikatu izaera duten enpresak sor ditzakete. Ezin daitekeena egin hauxe da: elkartzeko nahiz sindikatzeko askatasunean oinarritu eta jada nik eratuta dauden elkargo nahiz ganbaren pareko beste batzuk sortu eginki zun berberekin.
A) Elkargoetan afiliatzearen derrigorrezkotasuna Konstituzio Auzitegiak maiatzaren 11n emandako 89/1989 epaian (Mer kataritza Marinako pilotoak elkargokide bihurtzeari buruzkoan), hauxe adie razi du, elkargoei dagokienez: lanbide jakin batzuetan jardun ahal izateko, lanbide horri dagokion elkargoko kide izatea derrigorrezkoa da, eta derrigo rrezkotasun horrek ez du urratzen elkartzeko eskubidearen askatasun nega tiboa (hots, ez elkartzeko askatasuna). Uztailaren 19ko 131/1989 eta otsaila ren 8ko 35/1995 epaiek orobat ezarri dutenez, funtzionario diren zenbait pro fesional ere derrigorrez afiliatu behar dira euren elkargoetan, hala nola, Gi zarte Segurantzako mediku izan eta medikuntza pribatuan aritzen ez direnak. Baina derrigorrezkotasun horrek bereizkeria dakar, beste funtzionario batzuek Herri Administrazioa defendatu edo zerbitzatzeko, ez dutelako elkargoan ins kribatu beharrik (Estatuko abokatu, ekonomialari, farmazialari, arkitekto, in geniari eta abarrek). Konstituzio Auzitegiak hauxe dio 131/1989 epaian: «Elkargoak —kontutan izanda euren tradizioa, izaera juridikoa zein helburuak, eta Konstituzioak ahalbideratu diela lege bidezko arauketa egitea— ezin daitezke sartu EKren 22.