310
RAMÓN PARADA
3. KONSTITUZIO ARAUKETA Agintekeriak eta berak eratorritako gehiegizko korporatibismoak, ge roago, beherakada izan dute, baina horrek ez du esan nahi demokrazia mo dernoak Frantziako Iraultzaren eta XIX. mendeko printzipio indibidualistetara itzuli eta korporazio guztien aurka jarri direnik. Haatik, FORSTHOFFek aipatu duen moduan, «orain, gizartearen interes antolatuak ez dira Estatuaren aur kakotzat hartzen, hau da, ez dira ikusten estatalitate printzipioa ukatzen duen aniztasun arriskutsu eta amorfo gisa. Gainera, interes taldeak indartsuak izanda ere, gaurko gizarte egitura kolokan jar dezaketen eskakizun eta neu rriak baztertu egin dira, gizartekide guztiak direlako egitura horren onura dunak eta, ondorioz, guztiguztiei komeni zaielako egitura horri eustea. Ho rrela, osmosi ia igarriezina gertatu da Estatuaren eta industri sozietatearen artean: hasteko, sindikatuen eta alderdi politikoen arteko loturak sortu eta, azkenean, harreman estuak finkatu dira gizarte indarren eta ministerio nahiz gobernuen artean». Iritzi horiek alde batera utzita, interesgarri deritzogu Administrazio kor poratiboa Konstituzioan nola eratu den zehazteari. Lehenengo eta behin, argi dago langile eta ugazaben sindikatuak ezin daitezkeela korporazio publiko antzo eratu, duela gutxi egiten zen moduan. Horren ildotik, Konstituzioaren 7. artikuluak parez pare egin dio aurka aukera horri; artikulu horrek sindika tuak sortu eta sindikatu jarduera gauzatzeko askatasuna aldarrikatu du, ho nakoa adierazita: «langileen sindikatuek eta enpresarioen elkarteek euren ekonomi zein gizarte interesak defendatu eta bultzatzen laguntzen dute. Sindi katuak sortzea eta sindikatuetan jardutea borondatezkoak dira». Zernahi gisaz, esparru horretatik at —eta elkartzeko askatasunari eki nez—, arazoak sortzen dira ondokoaren inguruan: Konstituzioaren 22. artiku luak ezarritako arauketa orokorretik kanpo sor al daiteke elkarterik?; beste hitzez esanik, egon al daiteke derrigorrezko inskripzioa zuzenean zein zehar ka ezartzen duen elkarterik?, ala, aitzitik, elkarteari derrigor atxiki beharrak urratu egiten du elkartzeko eskubidearen askatasun negatiboa? 1978ko Konstituzioa onetsi zenean jardunean ari ziren erakunde korpora tiboen kasuan, logikoa dirudi Konstituzio aurreko egoera onartzea, testu ho rren 36 eta 52. artikuluek, hurrenez hurren, elkargoak eta lanbide erakundeak aipatzen dituztelako Ganbara mota gisa. Lehenengoaren arabera, «legeak arautuko ditu elkargoen eraentza juridikoak dituen berezitasunak eta titulu dun lanbideetan jarduteko modua. Elkargoen barne egitura eta jardunbidea demokratikoak izan behar dira»; 52.ak dioenez, «legeak zenbait lanbide era kunde arautuko ditu, hain zuzen ere, eurei dagozkien interes ekonomikoak defendatzen dituzten erakundeak. Erakunde horien barne egitura eta jardun