30
RAMÓN PARADA
Gaur egun, garbi dago idazkaria organoko kidea ez denean, ez dituela izango euren eskubideak; ondorioz, ezin izango du eztabaidetan parterik hartu, ezta erabakiei buruzko botorik eman ere (25. art.). Halaber, idazkaria izendatzea, kentzea edota aldi baterako ordeztea (lan postuts, absentzia edo eritasun kasuetan) organoek dituzten arau berezien ara bera egiten da, eta halako araurik ez dagoenean, organoak erabakitakoaren arabera. Horrenbestez, ez da aplikatzen Prozedurari buruzko Legearen 15. ar tikuluak ezarritakoa: «absentzia, eritasun nahiz legezko beste kariren bat da goenean, kiderik berriena eta, antzinatasun bera izanez gero, gazteena izen datuko da idazkari». Arean bere, idazkaria kidego organoko kidea da, eta izaera horren arabe ra hartzen du parte batzarraldietan: funtzionario hutsa bada, hizpidez eta hau tespiderik gabe, baina funtzionarioa ezezik, organoko kidea ere baldin bada, hizpidez eta hautespidez. Bestalde, idazkariak komunikazio eginkizunak ditu eratxikita, eta eginbehar hori betetzeko, ondoko ekintzak gauzatzen ditu: batetik, batzarraldietarako deialdiak —organoburuaren aginduz— nahiz organoko kideen zitazioak egin eta, bestetik, kideen eta organoaren arteko komunikazioak jaso (berbara ko, jakinarazpenak, eskaerak, zuzenketak, edo ezagutu behar duen beste edo zein idazki). Azkenik, idazkariak dokumentazio eginkizunak bete behar ditu ondokoa eginez: gaien bideratzea prestatu, batzarraldien aktak idatzi eta baimendu, or ganoaren batzarraldietan onetsitako kontsulta, irizpen nahiz erabakiei buruzko ziurtagiriak luzatu eta, azken finean, idazkariari datxekion beste edozein eginkizun gauzatzea.
E) Deialdia eta batzarraldiak Deialdietarako, eraentza eskuemailea dago ezarrita; horrek esan nahi du jardunbide arauek ez badute horren inguruan ezer ezartzen, kidego organoak berak finkatzen duela deialdien eraentza. Eraentza berezi horrek bigarren dei aldi bat agintzeaz gain, organoak izan beharreko kide kopurua zehaztu deza ke —bigarren deialdi horretan organoa behar bezala eratuta dagoela jotzeko behar den kide kopurua—. Organoaren eraketa, eztabaida nahiz erabakiak baliozkoak izateko, bertan izan behar dira organoburua, idazkaria eta, gutxienez, kideen erdia (gehien goa zenbatzeko, kontutan hartuko dira organoburua eta idazkaria). Kidego organoetan gizarte interesak ordezkatzen dituzten kideak izanez gero, arau hori egokitu behar da. Halako kasuetan, «organoburuak batzarraldia behar bezala