Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 305

ADMINISTRAZIO KORPORATIBOA

305

gabeko enpresak izatea). Chamber izena bera ere ez dute erabiltzen esklusibo­ tasunez, eta lurralde batean jardun arren, ez dute lurralde hori monopolizatzen; haatik, lurralde horretan hainbat Ganbarak jarduten dute elkarlehian, euren zer­ bitzu kalitatearen bitartez, kideak erakartzeko. Labur zurrean, herri anglosaxo­ niarretan profesionalen elkartzeak edota sindikatu bakarrak egon badaitezke ere, elkartze zein sindikatu horiek ez dira sortzen legearen aginduz, gizarteak berak eraginda baizik, eta baliabide juridiko arruntak erabilita (NIETO).

Administrazio korporatiboaren hazteari dagokionez, esan behar da hazte hori oso gorabeheratsua eta inguruabar politikoen araberakoa dela, Adminis­ trazio korporatiboaren bilakaera historikoa aztertzean ikusiko dugun moduan. Ildo horretatik, Espainiako historiaren agintekeriazko aldietan, bai sindika­ tuen sektore pribatu osoa (sindikatutza hori derrigorrezko bihurtuz), bai sindi­ katu bakarrak ere, korporazio publikoen artean sartu ditu Administrazio kor­ poratiboak. Gaur egun, demokrazia formalaren sistema politikoarekin bat etorriz, Administrazio korporatiboa ondokoek bakarrik osatzen dute: elkargo, mota guztietako ganbara ofizial, arrantzaleen kofradia eta antzeko erakun­ deek. Horiez landa, badira zenbait arrazoi kirol federazioak ere Administrazio korporatiboaren barruan sartzeko. Federazio horiek kirol arloko profesionalen elkartzeak dira, eta kirolariek profesional bezala jardun nahi izanez gero, hau da, lehiaketa ofizialetan parte hartu nahi izanez gero, nahitaez bihurtu behar dira federazio horietako kide. Bestalde, badira ondare interesdun korpora­ zioak ere, besteak beste, Ureztatzaileen erkidegoak, Urei buruzko Legeak izaera hori eman baitie (Urei buruzko 1985eko Legearen 74. art.). Azkenik, Espainako autoreen artean, ondoko joera ikusten da: Administrazio korporati­ boaren kontzeptua zabaldu eta ondasun pribatuen kudeaketaren beste zenbait kasu ere (Hirigintza Konpentsazioetarako Batza edota Lurzoruari buruzko Le­ gean araututako gainerako hirigintza erakunde laguntzaileak) kontzeptu ho­ rren barruan sartzeko joera (126.etik 131.era arteko art.ak).

2. BILAKAERA HISTORIKOA Zalantzarik gabe, Administrazio erakundeen artean, historiarik liluraga­ garriena korporazio publikoena da, gorabehera eta kontraesan handiak izan dituelako. Hasteko, korporazioak Estatu modernoa eratu baino lehen sortu zi­ ren; Antzinako Erregimenean, horiexek ziren gizarte antolaketarik erabilie­ nak. Estatu liberala sortu zenean, ordea, Korporazioak Estatuaren indibidua­ lismo hertsiaren kontrakotzat hartu ziren eta, zapuzteaz gain, zigor bidean hobendatu ziren (horrek eragina izan zuen alderdi politiko, elkarte nahiz sin­ dikatu guztien gain). XX. mendean, azkenez, herri batzuetan —Estatu korpo­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.