Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 29

ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK

29

kiaren aldeko botoa eman dutenen moduko erantzukizuna—. Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 12. art.ak horixe agindu zuen. Artikulu horren arabera, erabakiaren kontrako botoa eman ezezik, aurkajartzearen arrazoiak ere azaldu egin behar ziren erantzukizunetik aske gelditzeko. Lege berrian, aldiz, badirudi errazagoa dela erantzukizunetik aske geratzea; izan ere, edozein kidek du bere desadostasunaren arrazoiak adierazteko eskubidea, baina erantzukizunetik aske gelditzeko nahikoa da «organoko kideek erabakiaren kontrako botoa ematea, edota abstenitzea». Horiez gain, lege berriak hirugarren aukera bat jaso du, Administrazio Prozedurari buruzko Legearen arauketan agertzen ez zena: abstentzioa. Dena den, au­ kera hori ezin dezakete erabili «herri administrazioetako agintari zein langile izateagatik funtzionario izaera dutenek». Kasu horren barruan sartzen dira Administrazioarekin lotura duten pertsonak, bai lan harremanen ondorioz, eta bai administrazio kontraturen baten ondorioz ere. Beraz, gizarte interesak ordezkatzen dituzten kideak bakarrik abstenitu ahal izango dira. Abstentzioaren bi­ dez, kidego organoak eratxikita duen eginkizunaren ondoriozko erantzukizunetik aske gelditzeko modua aurkitu dute kide horiek, nahiz eta bereizkeria horren azalpen edo arrazoiak ez izan batere argiak.

Azken buruan, kidego organoetako kideek «erregu­galderak» egin ditza­ kete. Ahalmen hori batzarraldien bukaeran egikaritzen da gehienetan, hau da, eguneko aztergaien zerrendako arazoetatik aparte, horien eztabaidan nahastu gabe. Horren arrazoia honakoa da: aztergaien zerrendako arazoei buruzko erregu­galderak arazo horien inguruko eztabaidan azaldu eta erantzun behar izatea, euren hurrenkera errespetatuz. Hortaz, erregu­galdera tramiteak batzarraldia ixten du, eta tramite hori arazoa eztabaidatzeko azken aukera da (edo­ zein kasutan ere, tramite horretan ezin daitezke azaldu aurretik aztertutako arazoak). Bestalde, eguneko aztergaien zerrendan agertzen ez diren gaiak ere azter daitezke eztabaida horretan, baldin eta bi betekizun gauzatzen badira: kidego organoko kide guztiak bertan izatea, eta gehiengoak arazo hori presaz­ koa izatearen aldeko botoa ematea.

D) Idazkaria Legeak dioenez, kidego organoek idazkari bat izan behar dute. Idazkaria organoaren kideetako bat izan daiteke, baita dagokion herri administrazioaren zerbitzurako lan egiten duen norbait. Bigarren aukera hori onartzean, lege be­ rria ez dator bat Administrazio Prozedurari buruzko Legearen irizpidearekin; irizpide horri ekinez, idazkaria organoko kideetarikoa izan behar zen beti, eta berak ere gainerako kideek zituzten hizpide eta hautespide eskubideak zituen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu