294
RAMÓN PARADA
nahitaez). Horrez gain, zuzendaria kargutik apartatzeko, ondoko kariren bat izan behar da: betebeharren ezbetetze larria, gertatze bidezko ezgaitasuna eginkizunak betetzeko, bateraezintasuna edota dolozko delituaren ondoriozko kondena. Bukatzeko, zuzendariak ez du zertan bete inolako jarraibiderik. Horren harira, esan behar da Kontsulta Kontseilua ez dela egiazko organo aholkularia, ez duelako derrigorrezko kontsulta eskumenik; aitzitik, hauta gaien eskola edo sorlekua da, Gobernuak hortik aterako baitu zuzendaria. Taxu berean, Gobernuak izendapenetan duen eragina kontutan izanda, ezin daiteke esan kontseilu hori zinezko organo independentea denik. Kontsei luaren eraketari dagokion aldetik, ondokoek osatzen dute erakunde hori: Di putatu eta Senatore batek, herri administrazioetako hiru ordezkarik (horiek fitxategietako titularrak izan behar dira, bata Estatuko Administraziokoa, bes tea Toki Administraziokoa, eta hirugarrena Autonomi Erkidegoko Adminis traziokoa), fitxategi pribatuen ordezkariak, erabiltzaile nahiz kontsumitzai leen erakundeetako ordezkariak eta, azkenik, artxibo informatizatuek betetzen dituzten eginkizunekin zerikusia duten beste pertsona batzuek —Historiako Errege Akademiaren kide batek, eta Unibertsitateetako Kontseiluak proposa tutako aditu batek— (37. art.).
6. KONSTITUZIOAREN INGURUKO ARAZOAK Lehenago esan dugun moduan, Ingalaterran izan ezik, ia herri guztietan sarri eztabaidatu ohi da administrazio independenteei buruzko konstituziota suna. Gauzak horrela, Espainiako Zuzenbidean ere antzera jokatu behar da, arazo hori saihestezina baita. MODERNEk dioenez, «administrazio agintariak Estatuko agintariak dira, hots, ez dira —edo hobeto esateko, ezin daitezke izan— Estatutik kanpoko agintariak. Hortaz, Konstituzioan ez dagoenean ar tikulu egokirik administrazio independenteei berme sendoak emateko, admi nistrazio horiek a priori jarri behar dira Gobernuaren menpe, eta horrela, edozein Administraziori egin behar zaion kontrola egingo zaie eurei ere. Or duan, arazoa honexetan datza: zehaztu behar da administrazio independente horiek diharduten Estatuetako konstituzioek noraino bidezko dezaketen admi nistrazio horien statusa, agintari independenteen statusa, alegia».
A) Zuzenbide konparatuan Estatu Batuetan, agentzia independenteak sortzeaz batera sortu zen ezta baida, Ameriketako Konstituzioak Administrazio independenterik aipatu ere ez zuelako egin. Konstituziogileen asmoa ministerio sail batzuetan antolatu