Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 290

290

RAMÓN PARADA

euren ordezkarien jarduera ezagutuko dute eta, horren arabera, euren botoa erabaki ahal izango dute hurrengo hauteskundeetan. Baina horrek guztiak ezdu zerikusirik informazio aniztasunarekin, eta aniztasun horixe da, zalan­ tzarik gabe, Konstituzioaren 20.3. artikuluak aipatzen duena. Aniztasun hori ez da lortuko gizarte komunikabideen titularra den kidego organoan egiten diren eztabaiden bidez, hots, erabakiak hartzeko egiten diren eztabaiden bi­ dez —eztabaida horiek ez baitira sekula jendaurrean egiten—. Alderantziz, aniztasuna erabaki horien edukian bertan izango da; horrela, erabaki horiek ahalbideratu behar dute gizarte anitza eratzen duten talde politiko guzti­ guztiek parte hartzea komunikabideetan, baita Parlamentuan gutxiengoa duten taldeek ere, konstituzio manuak argiro adierazi duen moduan. Ganba­ retako aniztasunaren kasuaren alderantziz, hemen erabakiaren edukia da ga­ rrantzitsua, eta ez erabakia nork eta nola hartu duen. Ondorioz, organo ho­ rien antolaketaren arazorik oinarrizkoena ez da kideen ordezkaritzari buruz­ koa, ezpada antolaketa motaren ingurukoa; hori dela eta, antolaketa horrek ziurtatu behar du erabakien bitartez herri komunikabideen erabilera anitza ahalbideratuko dela, eta ez gehiengoa duen alderdi politikoak menperaturi­ ko eta instrumentalizatutako erabilera.

5. KONSTITUZIOAK JASO EZ DITUEN ADMINISTRAZIO INDEPENDENTEAK Ikusi dugunez, Gazteria Kontseiluaren eta RTVEren egiturak Konstitu­ zioaren aurkako interpretazioetan oinarritu dira, eta ez hori bakarrik, beste zenbait Administrazio independente Konstituzioan inolako aipamenik izan gabe eratu dira. Gainera, ez da kontutan hartu Konstituzioari begira zilegia den ala ez Gobernuari kentzea Administrazio horien zuzendaritza organoeta­ ko titularrak izendatu eta kargutik botatzeko ahalmenak. Horixe da, hain zuzen, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren kasu aipagarrian gertatu dena. Kontseilu hori apirilaren 22ko 15/1980 Legeak sor­ tu zuen, segurtasun nuklearraren eta babes erradiologikoaren arloko eskume­ nekin. Kasu horretan, Gobernuari kendutako ahalmenak eta erantzukizuna botere legegileari eratxiki zaizkio. Bestalde, organo horren eskumenei ekinez, eginkizun garrantzitsu batzuk aipatuko ditugu: instalazio nuklearren emaki­ dak ukatzeko, adibidez, Kontseiluak txosten manuzkoa eta loteslea egin behar du; horrez gain, era guztietako ikuskapenak egin ditzake instalazio horietan. SALA ARQUER­ek adierazi duen moduan, «legearen 1. artikuluan jasotako independentziari buruzko oharra —gero hainbat aldiz errepikatuko dena— ez da semantikaren ekarpena, ezta legegilearen akatsa ere. Aitzitik, proiektua tramitatzen ari zen bitartean, kontseilu horrek Gobernuaren gain eduki behar


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.