Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 284

284

RAMÓN PARADA

gorengo antolaketan, erakunde hori atxikita duen ministerioko goi karguak jartzeko joera dagoela. Ondorenez, ministro, idazkariorde eta zuzendari nagu­ siek hartzen dute parte autonomiadun erakundeetako kontseilu nahiz zuzen­ daritza organoetan. Aurreko kapituluan esan dugun bezala, deszentralizazio hori fikzio hutsa zen —eta oraindik ere horixe da—, fikzio logikoa, gainera, eta ondoko printzipioari men egiten diona: administrazio guztiek Gobernua­ ren menpe daudela dioen printzipioari. Baina fikzioa izateaz gain, iseka edo trufa ere bada deszentralizazio hori, zeren eta Gobernuan eta erakunde instru­ mentalean pertsona berberak izatea anomalia izugarria da —baita testuinguru honetan ere—, eta anomalia hori autonomi erkidegoetako Administrazio instituzionalera ere hedatu da. Dena den, Espainiako Administrazio instituzionalaren historian izan dira nolabaiteko independientzia zuten organoak, besteak beste, Ganbara Ofizia­ lak. Aurrerago azaldu dugun moduan, hasieran elkarte hutsak ziren, baina horiek porrot egin zutenean, «establezimendu publiko» izaerarekin sortu zi­ ren, Frantzian bezala. Lehenago ere, baziren eginkizun independentedun administrazioak eta, horien artean, Errege Akademiak aipa ditzakegu. 1945eko apirilaren 18ko Dekretuaren bidez, akademia horiek tradizio handiko erakunde baten barruan sartu ziren: Espainiako Institutuan. Institutu hori XVIII. mendean sortu zen, eta bertan, independentzia mailarik gorena ikus zitekeen, institutuko gobernu organoetako titularrak kooptazioz hautatzen baitziren, Gobernuaren inolako esku­sartzerik gabe. Horrez gain, ohiko establezimendu publikoetan, hala nola, unibertsitatee­ tan, baldintzatuta zegoen Gobernuak zeukan ahalmena errektoreak izendatu eta kargutik kentzeko. Horrela, kargu horretarako, irakaskuntza munduko profesionala —katedraduna, hain zuzen— hautatu behar zen, eta gainera, korporazioko bertako organoek egindako proposamenak kontutan hartu behar ziren. Primo de Riveraren diktaduraren garaietan, Ameriketako jatorria zuten Konfederakunde Hidrografiko aipagarriez gain, partzuergo erakundeak sor­ tu ziren ekonomi sektoreak arautzeko; partzuergo horiek erdi­independenteak ziren Estatuari zegokionez. Azkenik, iraganean jurisdikzio berezitzat jo ziren zenbait kasu orain Administrazio independentetzat hartu behar dira, tartekaritza zein judizio­ ­gisako eginkizunak gauzatzen dituztelako. Horien artean, kasu berezia dugu Elkarlehia Defendatzeko Auzitegiarena. Auzitegi horri buruzko 1963ko Le­ geak Iparrameriketako Interstate Commerce Commissionean du oinarri; lege horren arabera, Elkarlehia Defendatzeko Auzitegiaren kontseilari guztiak Go­ bernuak izendatzen ditu eta, ikusiko dugunez, kontseilari horiek aldi baterako mugiezintasuna dute.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu