ADMINISTRAZIO INDEPENDENTEAK
283
eztabaidatu bi datu hauen arteko bateraezintasuna: independentzia gisako for mula horien eta Konstituzioak Gobernuari Administrazio osoaren gain eman dako erantzukizunaren artekoa. Agindu ere, hauxe da 95. artikuluak agindu duena: «Ministroen Kontseiluko lehendakariak Gobernuaren politika oroko rra zuzendu eta horren inguruko erantzukizuna du. Batasun politiko nahiz ad ministrazio batasunari eutsi behar dio, ministroen jarduera bultzatu eta koor dinatuz». 3. ESPAINIAKO ADMINISTRAZIO INDEPENDENTEEN ARAZOAK Espainian ere, modu apalagoan eta beste herri batzuen eraginez izan bada ere, eginkizunen deszentralizazio benetan independentea egon zitekeela pen tsatu zen, hau da, establezimendu publikoen formula soilean geratu beha rrean, hori baino zabalago joka zitekeela uste zen. ROYO VILLANOVAk, esa terako, azkeneraino defendatu zituen Frantziako ideiak eginkizunen deszen tralizazioari dagokionez (La nueva descentralización, Valladolid, 1914). Ho rrela, mendearen hasieran, VILLANOVAk erregio autonomismoaren inguruko arriskuen hautabidetzat erabili zituen ideia horiek: «Herri Administrazioa za titu behar ote da —galdetu zion bere buruari—, beraren hondakinekin Taifa erreinuen antzeko toki gobernuen multzoa eratzeko?, ala nazio kontzientzia islatzeko moduko batasuna eman Administrazioari eta herri zerbitzuei gizarte interesak kudeatzeko askatasuna utzi behar ote zaie?». Azken finean, ARIÑOk adierazi duen bezala, eginkizunen deszentralizazio berri hori Estatu deszen tralizazioaren hautabidea da, azken horrek nazionalismo periferikoak sortzea errazten duelako (HARIOUrentzat, ostera, udal sozialismoaren aurkako hauta bidea zen). Edozelan ere, deszentralizazio berri horrek lurralde oinarria (uda lerria nahiz erregioa) alde batera utzi eta herri zerbitzua modu objektiboan aintzatetsi du; halaber, moteldu egin du zerbitzu horrek Estatuari buruz duen menpekotasuna, eta berezko nortasuna nahiz kudeatzeko zelanbaiteko autono mia eman dizkio zerbitzu horri. Esanak esan, doktrinaren formulazio horiek guztiek eragin eskasa izan dute. Hortaz, arau orokorra —batez ere, Estatuko Autonomiadun Erakundeei buruzko 1958ko abenduaren 26ko Legeaz geroztik— hauxe izan da: autono miadun erakundeak «legeak sortutako Zuzenbide publikoko erakunde» antzo definitu dira, hau da, «berezko ondare eta nortasun juridikoa izan eta Esta tuarengandik independenteak» diren erakunde antzo. Baina independentzia hori nortasun juridikoari buruzkoa da; beraz, ez dago organoen independen tzia politikorik, gehienak Gobernuaren menpeko erakunde modura eratu baiti ra. Esangura horretan, erakundeen arau sortzaileek Gobernuari erreserbatu diote zuzendaritzako karguak guztiz zuhurtziara izendatu eta kentzeko ahal mena. Horrez gain, gogoratu behar da, orokorrean, autonomiadun erakundeen