Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 280

280

RAMÓN PARADA

raz, agintariek aldez aurretiko adiskidetze jarduera gauzatu behar dute hiri­ tarrei aholkuak emanez eta euren eskubideak erakutsiz (hots, informazio, za­ balkunde, hezkuntza, laguntza ekintzak gauzatu behar dituzte). Dena dela, badira erakunde horien aurkako kritikak ere, Estatu Kontsei­ luak berak (Études et documents) egindakoak, besteak beste. Kontseilu horrek ohartarazi duenez, administrazio agintari independenteen aniztasuna arrisku­ tsua izan daiteke: «bide horrek –dihardu Kontseiluak— abantailak ekar di­ tzake eta, gainera, nolabaiteko arrakasta izan du zenbait sektoretan. Hala ere, administrazio erakunde independenteak orokortuz gero, arazo larriak egongo lirateke hierarki, parlamentu eta jurisdikzio kontrolak egin ahal iza­ teko. Gainera, kudeaketa eta kostu abantailak ez dira hain nabariak: agintari horietako batzuek enplegatutako funtzionario kopuruak burokrazia astuna ekar dezake, nahiz eta, hasieran, erakunde horiek formula bakun eta arrunt gisa aurkeztu izan». RIVEROk hori baino kritika gogorragoa egin die administrazio indepen­ denteei. Autore horrek metaforen bidez adierazi duenez, erakunde horiek «ba­ rrengorri» bakanen antzera sortu dira, hots, han­hemenka erein dira, Admi­ nistrazio arrunten «zelaian», legegilearen irudimenaren arabera. Hori dela bi­ de, nekez murritz daitezke kategoria baterakoi batera. Gainera, administrazio horien sorreraren «zergatia» aztertzean, RIVEROk harriduraz ikusi du horrela­ ko independentzia eta neutraltasuna dituen administrazio kategoria eratzea bidezkotzat jo izana, independentzia nahiz neutraltasun horiek ez dutelako bermatzen Administrazioaren ohiko eredua. Horrek erakusten du —jarraitzen du RIVEROk— Gobernuak eta legegileak berak ere ez dutela inolako konfian­ tzarik euren buruengan, eta susmoz ikusten dituztela bai alderdiak, bai jarrera politikoak, baita, azken finean, Zuzenbidezko Estatua bera ere. Guk geure al­ detik, ostera, hauxe gehituko dugu: dirudienez, HAURIOUk toki politikariei bu­ ruz adierazitako susmoak, orain nazioko politikariek barneratu dituzte.

E) Italia Administrazio independenteen «gaixotasun» hori Italiara ere zabaldu da, Frantzian gertaturikoaren antzera. Hasieran —FRANCHINIk adierazi duen mo­ duan—, autonomi maila handia hauexei bakarrik aintzatetsi zitzaien: Italiako Banku, Estatuko Kontseilu eta Kontu Auzitegiari. Baina 1970eko hamarka­ daz geroztik, nolabaiteko independentzia duten erakunde batzuk sortu dira. Horren harira, euren burua administrazio independente antzo antolatu na­ hi izan duten lehenak erregioetako Hiritarren Defendatzaileak edo Herri De­ fendatzaileak izan dira. Erakunde horiek administrazio eta judizio errekur­ tsoak ebazteaz gain, beste eginkizun hau ere betetzen dute: hiritarren eta Ad­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu