ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK
27
Bestalde, aipamen berezia egin behar da organoburuaren ahalgo bati bu ruz, zehatzago esateko, «legeak betetzen direla segurtatzeko» ahalgoari buruz. Ahalgo horrek erantzukizun berezia ematen dio organoburuari eta, hori dela bide, organoburuak «eztabaidak eteteko» ahalmena du —ahalmen hori ere beren beregi aintzatetsi zaio—. Erabili ere, honako kasuetan erabili beharko du ahalgo hori: eztabaidan gainontzekoei nahiz erakundeei buruzko adieraz pen laidogarriak egiten direnean, edota organoburuaren ustez Zuzenbidearen aurkakoak diren erabakiak hartzea proposatzen denean —bai organoaren es kumena gainditzen dutelako, eta bai gainontzekoen eskubideei eraso egiten zaielako—. Edonola ere, ahalmen hori kontu handiz erabili behar da, eztabai den jardunbide arrunta nahiz adierazpen askatasuna ez ukitzeko. Erabakia hartzerakoan, organoburuak bere botoa eman dezake —gaine rako kideek bezala—, gehiengoaren aurkakoa bada ere. Baina arazo horren inguruan, galdera bat sortzen zaigu: organoburuak uste badu hartutako era bakia legeen aurkakoa dela, aurkaratu behar ote du erabaki hori?, eten behar ote ditu erabakiaren ondoreak? Zenbait organoren arauketa berezian ezartzen denez, organoburuak etete hori agindu egin behar du urratzeren bat izan de nean, berbarako, «hirigintza urratze larria izateagatik» bereziki kualifikatutako urratzeak egiten direnean (Lurzoruari buruzko Legearen 187. art.), edota Errepideei buruzko abenduaren 19ko 51/1978 Legea agerian urratzen denean (39. art.). Hala ere, legeek jaso dituzten kasu horietatik kanpo, behin erabakia hartu eta gero, organoburuak ez du egintza hori aurkaratu beharrik, nahiz eta hori egiteko ahalmena izan —gainerako kideek bezala—, baldin eta legeak legebidezkotasuna ematen badio horretarako. Horixe gertatzen da toki erakundeek hartutako erabakietan: kontrako botoa eman duten zinegotziek aurkara ditzakete erabaki horiek.
C) Kidego organoetako kideak Kidego organoetako kideen estatusari buruzko arauketak beraien berezko jarduerari loturiko zenbait arazo jaso ditu, hau da, proposatzen zaizkien erabakiak eztabaidatu eta bozkatzeari, edota deialdiak egituratzeari loturikoak (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Er kideari buruzko Legearen 24. art.). Kidego organoetako kideen berezko eginkizuna, bestalde, erabaki proposamenak eztabaidatu eta bozkatzea da. Haatik, kidego organoaren ordezkariak izatea ez da euren eginkizuna, arauren batek edota organoak kasuankasuan baliozkotasunez hartutako erabakiren batek eginkizun hori eman ez badie, be hinik behin.