274
RAMÓN PARADA
Hariari segiz, Weimarko Konstituzioa indarrean zegoenean, SCHMITTek honakoa adierazi zuen: alderdi anitzeko Estatuak (edo berak deskribatu zuen bezala, «alderdi koalizioek eratutako Estatu ahul»ak) autonomiadun gune era bakigarriak behar ditu kontrapisu modura. Horrela, SCHMITTek adibide hauek aipatu zituen «ministerioen kontroletik aske zeuden esparru» gisa: Reicharen Ekonomi Kontseilu, Banku edota trenbideak; horiek guztiek «koalizio alder diek osaturiko Estatua»ren aurkako «polikrazia» osatzen zuten. Horren harira, SALA ARQUERek ohartarazi du SCHIMITTek definitu eta sistematizaturiko neutraltasun kontzeptua zenbait ikerketa eta eztabaidatan agertzen dela, hain zuzen ere, Parlamentuzko gobernu sistemaren eta «minis terioen kontroletik aske dauden eremuen» arteko baterakortasunari buruzkoe tan. LOENINGek, adibidez, erakunde horiek Konstituzioaren aurkakoak direla baieztatu du, inolako ezbairik gabe. FICHTMULLERek, aldiz, «politikan neutra lizatutako Gobernua» aipatu du. Azken horren iritziz, «testuinguru horretan, neutraltasunak hauxe eratortzen du: erabakiak gehiengoaren arabera hartzen diren sistematik irtetea, eta indar politikoen eragin menperatzailea bazter tzea; egineginean ere, Parlamentuzko gobernu sisteman, indar horiexek era bakitzen dute Estatuaren jarduera». Banku Federala, azkenik, administrazio independenteen Alemaniako ere dua da, eta horren inguruan, Oinarrizko Legearen 88. artikuluak honakoa ba karrik du xedaturik: «Federazioak Moneta Banku Jaulkitzailea eratuko du, eta banku hori federala izango da». Artikulu hori ikusi ostean, nekez esan de zakegu banku hori konstituzio organo independentea dela. Arazo hori legeria arruntak konpontzeko utzi da; Kontu Auzitegiari buruzko konstituzio arauke tak, ordea, beren beregi ezarri du independentzia hori (GGren 114.2. art.).
D) Frantzia Frantziako Administrazioak, dakigunez, eredu zentralista eta burokratiko zurrunari ekin dio, hots, militar gisako ereduari; horrela, 1970eko hamarka dara arte, administrazio independenteak ezagutu ere ez ziren egiten. Hala eta guztiz ere, eta bitxia dirudien arren, zenbait autorek antzina eskatu zuten he rri eginkizun nahiz zerbitzuak autonomiadun organoei ematea, hau da, Go bernuari zegozkionez, autonomia osoa edota erlatiboa zuten organoei. Horrela, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Frantzia ko autoreek zerbitzuen bitartezko deszentralizazioaren inguruan ziharduten arreta biziz. Deszentralizazio hori ez zen ohiko establezimendu publikoei bu ruzkoa bakarrik; aitzitik, ARIÑOk nabarmendu duen moduan, jarduera des zentralizatzaile zabala zekarren. Edozein modutara ere, autoreen parafernalia hori guztia ezerezean geratu zen, eta establezimendu publikoen zerrenda za