Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 273

ADMINISTRAZIO INDEPENDENTEAK

273

zoak behin betiko ebazten, baina horien inguruko initial decision proposatu eta ematen dute; decision horren aurka, gorabidezko errekurtsoa (appeala) ba­ karrik egin daiteke agentzian, eta agentzia horrek, gainera, erabakitzeko ahal­ men osoa du oraindik ere. Horren harira, agentzietako estatutuek ia sekula ere ez dute jaso Commi­ ssioner­en erabakien aurka judizio errekurtsoa jar daitekeenik. Alabaina, Gobernuko Administrazioarekin gertatu zen bezala, abokatu korporazioek presio egin ondoren, egoera hori aldatu egin zen 1956ko Administrative Pro­ cedure Acta onetsi eta gero —abokatuen korporazioek agentzia horien aurka due processa edo judizioa egiteko konstituzio eskubidea aplikatzea eskatu zuten—. Act horrek ezarri zuen gutxieneko arau batzuk egon behar zirela, eta ondoko kasuan, auzitegietara jotzeko eskubidea zegoela erabakiak berrikus­ teko (judicial review): agintariak abuse of discretion edo oker nabaria egiten zuenean (edozelan ere, agintari horiei zuhurtziarakotasun tekniko zabala ain­ tzatetsi zaie, eta zuhurtziarakotasun horri autoreek «epaileenganako begiru­ ne» deitu diote). Amaitzeko, esan behar da agentzia independente horiek eztabaida ugari sortarazi dituztela Estatu Batuetan. Egin­eginean ere, 1981. urtean Reagan le­ hendakariak Task Force on regulatory reliefa sortu zuen, agentzien politika publikoen eragingarritasun eta kostuaren kontrol zehatzagoa egiteko. Gaine­ ra, sektore ekonomikoa liberalizatzeko edo sektore horren arlo batzuei buruz­ ko arauketa ezabatzeko joerak berrindartu egin zuen Reaganen politika, eta 1984an, esaterako, 1931n sortutako agentzia ezabatu zen: Civil Aeronautics Board (agentzia hori aeronautikaren arloa arautzeko eratu zen, baina prakti­ kan, nolabaiteko kartela sortu zen airezko konpainia garrantzitsuen onurara­ ko). Tirabira horiek alde batera utzita, agentzia independenteek —MODERNEk adierazi duen bezala— ezin dute ezer onik atera arauketa kentzeko politika­ tik, euren ahalmenen oinarria regulatory policya delako.

C) Alemania Alemaniako Zuzenbideak interes handia erakutsi du administrazio inde­ pendenteen gain; interes hori honako inguruabarren ondorio da: hasteko, Ale­ manian inon baino lehenago konturatu ziren egon bazeudela horrelako agen­ tziak eta, aldi berean, agentzia horien konstituziotasunari buruzko iritzi kontrajarri ugari agertu ziren. Guretzat ere berebiziko garrantzia dute Banku Federalak Administrazio independente antzo sortarazten dituen arazoek, ban­ ku hori eredu izan daitekeelako Europako Banku Nagusiarentzat (eratzear da­ goen Bankuarentzat, alegia).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu