Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 270

270

RAMÓN PARADA

eta antzinatasun mailaren arabera. Gainera, asko malgutu da ministerioek erakunde horien jardunbideagatik duten erantzukizuna; horrela, ministerio horiek ondoko arazoengatik bakarrik erantzun behar dute Parlamentuan: jar­ dunbidean zehar «quango»ek hartutako erabaki garrantzitsuengatik, eta euren agintepeko aurrekontuengatik. Are gehiago, ministerioetako sailen burokrazi ekipoa gutxienekoa denez, oztopatu egiten da «quango»en jarraipen eta fiska­ lizazio egokia. Gauza bera esan daiteke Parlamentuak —krisialdi politikoetan izan ezik— erakunde horiek kontrolatzeko duen interes eskasari buruz. Zernahi gisaz, «quango»en bihar­etzia zein izango den jakiterik ez dago, erakunde horiek susmagarri bihurtu direlako ondoko inguruabarrak direla­ ­eta: lehendik hona biderkatu egin dira; ministerioek euren gain egindako kontrolak ez dira oso­osoak; sarri askotan, helburu non santak lortzeko sortu dira (adibidez, langileak «civil service»aren hautatze prozedurarik bete gabe hautatu ahal izateko) eta, azkenik, uste da (batzuetan ustea baino gehiago da) alderdi laboristaren buruzagiek bultzatu dutela «quango»en kopurua haztea eta, txarragoa dena, erakunde horietako asko kolonizatu egin dituztela. Azkenik, «quango»en filosofiak nahiz teknikak Europako eta Espainiako Administrazioan izan duten eragina aipatuko dugu. Eragin hori ideia honekin zehatz daiteke: erakunde publikoak ez dituzte zuzendu behar funtzionarioek edota alderdi politikoetako kideek, ezpada ospezko pertsonek edota aristokra­ tek (hots, bai odolez, bai lanbidearen ondorioz eta bai zientziaren arabera ere, aristokratak direnek). Eragin orokor hori nabaritu da konstituzio eta adminis­ trazio organo batzuetako lege organikoek oraintsu egindako aipamenetan; le­ ge horietatik ondorioztatzen denez, gai desberdinetan «aintzatetsitako ospea» duten pertsonak izendatu behar dira erakundeen etorkizuna zuzentzeko. Bai­ na eragin horretaz gain, aipatzekoa da, baita ere, BBCren eredu mitikoak izan­ dakoa: BBCk giza komunikabideen kudeaketa publikoan izan duen neutralta­ sunak ekarri du antolaketa mota hori beste erakunde batzuek ere imitatu nahi izatea. Horrela, arrakasta handirik gabe izan bazen ere, Ingalaterrako «quan­ go»etan —eta ez Ameriketako telebistetan, guztiak pribatuak baitira—, oina­ rritu ziren Italiako RAI, Frantziako ORTF eta Espainiako RTVEren estatutuak.

B) Estatu Batuetako agentziak edo batzorde independenteak Ingalaterrako «quango»etako nahaste berezi hori ez da ageri Ameriketan. Ameriketako «independent regulatory commissions» direlakoek eredu homo­ genoa dute. Sortu, berriz, Iparrameriketako Kongresuaren legeek ekonomia bizitzaren arloren bat gobernatzeko kidego organo gisa sortu dituzte Commi­ ssion horiek. Gainera, lehendakariak ezin ditzake organo horietako kudeatzai­ leak kargutik kendu askatasunez. Bestalde, kudeatzaile horiek eginkizun be­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu