Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 268

268

RAMÓN PARADA

arrazoi honexegatik: herri anglosaxoniarretan Administrazio independentea eguneroko kontua den bitartean (herri eginkizun nahiz zerbitzuak kudeatzeko arau orokorra den bitartean), Europan, hau da, eredu itxian, anomalia gisa ikusten da erakunde publiko batek Gobernuaren gain izan dezakeen indepen­ dentzia (independentzia hori itxuragabekeria edo anomaliatzat jo denez, ge­ hiago azaldu eta bidezkotu behar da). Horrela, Europako Administrazioaren antolaketa eredua eredu itxi eta militar gisakoa da, Napoleonen ulerkeran errotutako eredua, hain zuzen; horrelako eredu batean, orokorrean, ezin daite­ ke erakunde independenterik izan, antolaketa eremu osoa planifikatuta dagoe­ lako, eta erabereko antolaketa ereduek hartzen dutelako eremu oso hori. Horrela, Estatuak lurralde osoaren gain egin duen antolaketa osatu eta planifikatu horretan, ez dago salbuetsitako esparrurik ez kontrol gabekorik. Bestela esanik, ondokoek dute lurralde osoaren edukitza: Gobernuak, ministe­ rioek, prefektu edo gobernadore zibilek, baita alkateek ere, Gobernuaren or­ dezkariak diren heinean. Lurralde osoa dago hartuta, eta eskumen guztiak a prioiri banatu dira, oinarri hauek kontutan izanda: botere banaketaren prin­ tzipioa, boterearen lurralde banaketa (probintzia zein departamendutan eta udalerritan egindako banaketa) eta, azkenik, establezimendu publikoen nahiz erakunde instrumentalen eredu desberdinak. Horrenbestez, ulertzekoa da, ho­ rrelako eremu batean erakunde independente bat sartzea etsaiaren lurraldean jauslari edo parakaidista bat erortzen uztea bezalakoa izango litzatekeela.

A) Ingalaterrako «quango»ak Administrazio irekia (Ingalaterrakoa, esaterako) gizartetik hurbilago da­ go; horrez gain, hauexek aipa ditzakegu Administrazio eredu horren ezauga­ rritzat: lehenik, ez da «Estatu» hitza erabiltzen, «government» adierazmoldea baizik; bigarrenez, Gobernuak ez du Administrazio periferikorik; eta, azke­ nik, ez dago Konstituzio idatzirik, ezta botereen banaketari buruzko inolako arau formalik ere. Horrelako Administrazioan, administrazio independenteek fenomeno neutrala eta herri eginkizun nahiz zerbitzuak antolatzeko arau oro­ korra osatzen dute. Horren ildotik, Europako Administrazioan ministerio, es­ tablezimendu publiko edota mota guztietako autonomiadun erakundeek bete­ tzen dituzten jarduerak, Ingalaterrako ereduan, Administrazio independen­ te antzo antolatu dira; horrekin, lortu nahi izan da kudeaketa neutrala eta pro­ fesionalizatua ziurtatzea. MACHÍNen aburuz, Ingalaterrako Administrazioan Europakoan baino bu­ rokrazia gutxiago izatearen arrazoia hauxe izango litzateke: Ingalaterran, Ad­ ministrazioa inolako traumarik gabe ezarri zen; Frantziako Iraultzaren alde­ rantziz, ezartze horrek errespetatu egin zituen Antzinako Erregimenaren gi­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.