Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 267

ADMINISTRAZIO INDEPENDENTEAK

267

Sarrera honi buru emateko, esan behar da erakunde horiek arazoak era­ kartzen dituztela konstituzio zein politikaren ikuspegietatik. Arean bere, Go­ bernuari zuzendaritza organoetako titularrak izendatu eta kargutik botatzeko ahalmenak kentzen bazaizkio, aurrerantzean, botere horrek ez du izango ino­ lako erantzukizun politikorik organo horien jardunbidearen ondorioz. Hori dela bide, erakundeak antolatzeko teknika hori —eta Gobernuari kentzen zaion ahalmenaren onuraduna nor den alde batera utzita— nekez batera dai­ teke Konstituzioaren 97. artikuluarekin, artikulu horrek kontrakoa jaso duela­ ko: Gobernuak Administrazio osoa kontrolatu behar du, eta horren jardunbi­ dearen ondoriozko erantzukizun politiko osoa du («Gobernuak barne eta kan­ poko politika zuzentzen du, baita Administrazio zibil nahiz militarra eta Esta­ tuaren defentsa ere»).

2. SORRERA ETA EREDU ERATZAILEAK Gaur egungo administrazio independenteen ugaltzea ez da Espainiako oraintsuagoko administrazio tradizioaren ondorio, ez bederen Napoleonen ereduak Europan ezarri zuen tradizio zentralista eta burokratikoaren ondorio. Haatik, argi dago ugaltze horrek jatorri anglosaxoniarra duela, eta adminis­ trazio horien gaurko garapenak Estatu Batuetako agentzia independenteen zu­ zeneko eragina duela (izan ere, Estatu Batuetan agentzia horiek eguneroko kontuak dira). Aurretiaz ere, Europan izan dira administrazio independenteen zenbait kasu, gero xehetasunez ikusiko dugun bezala, eta horien konstituziotasunaren inguruan eztabaidak egin dira. Horrezaz aparte, autoreek ere azaldu dituzte euren teoriak Administrazio autonomo eta neutral bati buruz, hots, politikare­ kin loturarik ez duen eta legebidezkotasun demokratikoaren bide arruntetatik at dagoen Administrazioari buruz. Ildo horretatik, Estatu Batuetako azken joerak ahaztu gabe, esan dezakegu Administrazio independenteek iturri anitz izan dituztela: «ideologia» desberdinak; Administrazioak bere burua kudea­ tzearen aldekoek mende honetan zehar defendaturiko bidea (Frantzian, HAU­ RIOUk nahiz DUGUITek eta Espainian, ROYO VILLANOVAk); CARL SMITDek Weimar­ko Konstituzioaren inguruan egindako ikerketak; eta, jakina, BBC mitikoa, hau da, Ingalaterran gizarte komunikabide publikoak kudeatzen di­ tuzten erakundeek munduari erakutsi dioten adibide ikusgarria neutraltasun politikoari buruz. Edonondik begira dakiola ere, gaia behar den bezala jorratu ahal izateko, bi eredu hauek bereiztu behar dira, MODERNEk egin duen moduan: batetik, Administrazio irekiaren eredua (anglosaxoniarrena) eta, bestetik, Adminis­ trazio itxiarena (Europako kontinentekoa). Bereizketa hori oinarrizkoa da


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.