Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 264

264

RAMÓN PARADA

Administra­ ciones independientes, REDA, 42, 1984; TESAURO, P.: Le «Independents regulatory commissions», Milan, 1964.

1. SARRERA. KONTZEPTUAREN INGURUKO ZEHAZTAPENAK Aurreko kapituluan ikusi bezala, Administrazio instituzionala nortasuna duten erakundeen multzoa da, baina erakunde horietako kudeatzaileak Gober­ nuak izendatu eta kargutik kentzen ditu askatasunez; beraz, nortasun juridi­ koa izan arren, erakundeok Gobernuari lotuta daude, bai politikari eta bai arlo juridikoari dagokienez. Eurekin batera, antolamenduak beste erakunde espe­ zializatu batzuk arautu ditu: independentzia politiko eta juridikoa nahi duten erakundeak. Espainiatik kanpo, adierazmolde oso desberdinak erabili ohi di­ ra erakunde horiek aipatzeko: «batzorde», «agentzia», «agintari» edota «ad­ ministrazio independente». Espainian, aldiz, erakunde batzuek —besteak bes­ te, Energi Nuklearraren Batzak, edota Espainiako Irrati­telebista erakunde publikoak— izaera dogmatiko berezia lortu nahi izan dute, uste dutelako Go­ bernuari dagokion alorrean nolabaiteko independentzia dutela, eta beraien konstituziotasuna ere eztabaidaezina dela. Gaian sartzeko, esan behar da Administrazio independenteei buruzko ar­ loa, gehienetan, Estatuaren ingurukoa dela, Estatuko Administrazioan sortu baitzen arazoa lehenengoz. Edozein kasutan ere, arazo berberak sor daitezke, mutatis mutandis, autonomi erkidegoetako zein udalerrietako administrazioen inguruan. Beste alde batetik, hemen «independentzia» aipatzen denean, botere be­ tearazlearen —hau da, Gobernuaren— gaineko independentzia adierazi nahi izan da. Independentzia hori lortzeko, Gobernuari erakundearen zuzendari­ tzakoak izendatu eta kargutik kentzeko ahalmenak kendu edota mugatu behar zaizkio. Horrenbestez, nolabaiteko independentzia organikoaz ari gara, hain zuzen, eginkizunen independentzia ekarriko duen atalaurreaz. JIMÉNEZ de CISNEROSek teknika batzuk aipatu ditu Gobernuaren izendapen ahalmen era­ bateko hori mugatzeko: izendapena egingo dutenak eta izendatuak joera poli­ tiko desberdinekoak izatea; klausula nahiz betekizun batzuk sartzea zuzenda­ ritzakoen izendapena despolitizatzeko (baldintzak ezartzea, lanbide gaitasun berezia eskatzea); erabakiak hartzerakoan, kidegotasun printzipioa ezartzea; eta, azkenik, zuzendaritza organoetako karguen iraupena finkatzea, edota kar­ gutik kentzeko karien zerrenda egitea. Teknika horiek guztiek baldintzatu baino ez dute egiten Gobernuak duen ahalgoa zuzendaritzakoak izendatu eta kargutik kentzeko, baina baldintzatze hori guztiz beharrezkoa da, ondokoaga­ tik: Gobernuak inolako baldintzarik gabe egingo balitu izendapenak (eta, ba­ tez ere, kargutik kentzeak), ez litzateke egongo inolako independentziarik: or­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.