Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 25

ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK

25

zio batzak etab.). Kategoria horren barruan sartzen dira, ezbairik gabe, Espai­ niako Gobernua, horren batzorde eskuordeak, eta autonomi erkidego zein toki erakundeetako gobernu organoak. Hari berari segiz, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea­ ren lehenengo xedapen gehigarriak arauketa orokorretik kanpo utzi ditu orga­ no horiek. Zernahi gisaz, lege hutsune onartezinik ager ez dadin, arau berezi­ rik ez dagoenean (hau da, Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legeak toki erakundeetako gobernu organoen inguruan jaso dituen arauen modukorik ez dagoenean), arauketa orokorra aplikatu beharko zaie organo horiei. b) Administrazio desberdinetako ordezkariek osaturiko kidego organoak. Halakoetan, lurraldearen aldetik nagusi den Administrazioaren barne sartzen da kidego organoa; beste hitzez esanik, eskumena, organoaren kide kopurua, edo antzeko irizpideak kontutan hartuta nagusi den Administrazioan sartzen da. Zalantzazko kasuetan, kidego organo horiek sartu behar dira lurralde ere­ mu zabalagoa duen Administrazioan. Mota horretako organo­buruak, bestal­ de, ez du boto erabakigarririk (bai, ordea, kidego organo arruntetakoak). c) Atzenean, Administrazio bateko nahiz batzuetako ordezkariek eta gi­ zarte interesak ordezkatzen dituzten erakundeek osaturikoak (azken mota ho­ rren adibidetzat aipa dezakegu sindikatuak ordezkatuta dituen kidego organoa). Zentzuzkoa denez, mota horretako organoak lurraldearen arabera nagusi den Administrazioaren barne sartzen dira, baina administrazio hierarkiak ondoko kasuetan bakarrik ukituko ditu: euren sorrera arauek hori agintzen dutenean, edota organo horien eginkizun nahiz izaerak berak ondore hori da­ karrenean. Gainera, horretariko kidego organoetan, funtzionario ez diren ki­ deek abstenitzeko aukera dute, eta organo­buruak ez du boto ebazlerik.

B) Organo­burua Esan daiteke kidego organoetan organo­burua dela osagairik garrantzitsuena, dudarik gabe; burua primus inter pares da, hau da, sakonean gainerakoak bezalakoa izanda, kidegoak jardun ahal izateko indartu edo nagusitzen den kidea. Lege berriak ez du ezarri organo­burua izendatzeko modua —aurreko le­ geak ere ez zuen horrelakorik egin—. Hori dela eta, organoen arauetan ezarri beharko da hori: organo­burua hautaketa bidez aukeratuko da, edota zuzenean izendatuko da, funtzionario kategoria, antzinatasuna eta antzeko irizpideen arabera. Edonondik begira dakiola ere, legeak izendapenari buruzko arau so­ rospidezkoren bat ezartzea egokia izango litzateke; horixe egin du, adibidez, Kataluniako Eraentza Juridikoari buruzko Legeak. Lege horrek ezarri duenez, arau berezirik ez dagoenean, lehenengo bozketan kideen erabateko gehiengoz


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.