ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA
259
berdinak eman nahi zaizkie enpresa mistoetan parte hartu ahal izateko; asmo horrekin bat etorriz, ondokoa ezarri du Estatuaren Kontratuei buruzko Legea ren beste manu batek: kapital osoa Estatuarena izan eta herri zerbitzuak ku deatzen dituzten enpresen tituluak erosteko —kapital horretako partaidetza ti tuluak—, publizitate eta lehia printzipio horiek bete behar dira (araudiaren 206 eta 207. art.ak). Horrez gain, araudiaren arabera, Estatuak sozietatean gehiengoa izan de zake ala ez, baina orokorrean lehenengo aukera ezarri du araudi horrek. Dena dela, arau hori ez da aplikatuko, Gobernuak berariaz agintzen badu kontra koa; kasu horretan, Gobernuaren eskuorde bat izendatuko da sozietatean, eta horrek ikuskatze eta zaintze ahalmenak izango ditu —modu egokian arautu tako ikuskatze eta zaintze ahalmenak alegia—. Amaitzeko, esango dugu Estatuko empresa mistoak herri zerbitzuak ku deatzeko modua ezezik, Estatu sozietateak ere badirela eta, ondorioz, arau hauen menpe egongo direla: Kontu Auzitegiak gauzaturiko kontrolaren ingu ruko arauen menpe, eta Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak ezarritako kontabilitate fiskalizazioari buruzko arauen menpe.
C) Enpresa mistoen balorazioa eta etorkizuna Orain dela hamarkada batzuk, ekonomia mistodun enpresa ikusi ohi zen kapital pribatuaren eta Administrazioaren arteko konbinaketa arrakastatsu be zala. Garai hartako ustearen arabera, teknika horiek erabiliz gero, hurrengo helburuak lortzen ziren: alde batetik, Estatuaren kapitalak ez monopolizatzea enpresa guztiak eta, bestetik, kudeaketa pribatuaren eragingarritasuna ez gal tzea (izan ere, kudeaketa pribatua burokratikoa baino askoz eragingarriagoa zen). Berebat, enpresa mistoa ideia sozialisten eta merkatu askearen ideien to pagunetzat ezeze, herritarren aurrezte joerak suspertzeko pizgarritzat ere har tu zen. Gaur egun, ordea, baikortasun hori gutxitu egin da, zenbait kritikak agerian utzi baitituzte sektore publiko eta pribatuaren arteko ezkontzak dakar tzan barnebarneko kontraesanak. Hortaz, ekonomialariek adierazi dutenez, enpresa mistoan interes priba tuak interes publikoen gain jartzeko joera dago. Horrez gain, ohartarazi dute kapital pribatuaren titularra ez dela izango enpresario hain oldarra eta gano razkoa, beraren alboan Estatua duelako, hots, ahaltsua eta hornitzailea izateaz gain, porrotik izango ez duen bazkidea edukiko duelako. Edozein modutara ere, horiek ez dira izan enpresa mistoak jaso dituen kritika bakarrak. Herri zerbitzuen emakidaduna den aldetik ere kritikatu da enpresa mota hori. Hortaz, esan ohi da irabazasmoa —merkataritzako sozie tateen legezko eta oinarrizko helburua, hain zuzen— ez datorrela bat herri