Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 258

258

RAMÓN PARADA

ren emakida ekarri behar, eta hori zuzeneko kudeaketa izan, zeharkako kudea­ keta baino gehiago. Edonola ere, Toki Eraentzari buruzko Legearen 1986ko tes­ tu bateginak inolako azalpenik gabe sartu ditu ekonomia mistodun enpresak zeharkakako kudeaketa moduen barruan («toki zerbitzuak zeharka kudeatzeko, toki erakundeek merkataritzako sozietateen eta kooperatiben formak erabil ditzakete, hain zuzen ere, kapitalaren zati bat bakarrik eurena duten sozietate zein kooperatibenak»). Dena den, lege horrek aukera aintzatetsi dio toki erakun­ deari enpresaren antolaketa kasuan-kasuan egokitzeko, eta enpresa eratzeko erabakian, barne berezitasunak sartzeko —bai egitura eta bai eginkizun berezi­ tasunak—. Berezitasun horien arabera, merkataritza nahiz kooperatiba izaera­ dun enpresa mistoa suspertu eta garatzeko beharrezkoa den heinean, ez da apli­ katuko sozietateei buruzko legeria; hala ere, horren ondorioz gainontzekoei ezingo zaie kalterik sortu. Beste alde batetik, beti zehaztu beharko da norbana­ koek nola parte hartuko duten: akzioak zein partaidetzak harpidetu edota ekar­ penak eginda ala, horren aurretik, lehiaketa antolatuta. Bigarren kasuan, lehiaki­ deek proposamenak egin beharko dituzte ondokoaren inguruan: bihar­etzi eratu­ ko den sozietatean udalerriaren eta norbanakoen lankidetza nola gauzatu, sozie­ tatearen kapitala nola eratu eta, azkenik, sozietate horren zuzendaritzan eta ete­ kin zein galeretan toki erakundeak izango duen partaidetza nola gauzatzeari bu­ ruz. Halaber, deialdian aipatzen diren beste berezitasunak ere proposamen ho­ rietan agertu beharko dira. Beste alde batetik, legeak ezarri du toki erakundea­ ren ekarpena ondokoa bakarrik izan daitekeela: emakida zein beste eskubideren bat, edota instalazio, ekipamendu nahiz eskudirua, beti ere, ondasun horiek on­ dare ondasunak izan beharko dira (104. art.).

B) Estatuaren enpresa mistoak Estatuaren Kontratuei buruzko Legearen 66. artikuluak hauxe dio enpresa mistoei buruz: horrelako enpresetan, Estatuak —bai berak zuzenean, bai Esta­ tuaren erakunde publikoren bat erabilita— pertsona fisiko edo juridikoekin batera hartuko du parte. Zernahi gisaz, Estatuaren enpresa mistoa herri zerbi­ tzua kudeatzeko modu bat ere izan daiteke eta, horrexegatik, araudiaren 206. artikuluak ondokoa zehaztu du: enpresa mistoa alderdi kontratugilea izango da Estatuaren aurrean, eta herri zerbitzuen emakidadunak dituen betebehar zein eskubideak izango ditu. Mota horretako enpresei buruz, esan behar da enpresa suspertzeko ekime­ na Estatuarena denean, horrek ezin izango dituela enpresaren bazkideak aska­ tasunez aukeratu: kapital pribatuaren ekarpenak arau orokorren arabera adju­ dikatu behar dira, hau da, administrazio kontratuen adjudikazioa eraentzen duten publizitate eta lehia printzipioen arabera. Horrela, norbanakoei aukera


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu