ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA
257
ren Kontratuei buruzko Araudiaren 206. art.). Gainera, konponbide hori bat dator Estatuak bere bazkide pribatuak askatasunez aukeratu ezin izatearekin; egineginean ere, kapital pribatuaren ekarpenak arau orokorren arabera adju dikatu behar dira edo, bestela esanda, administrazio kontratuen adjudikazioa eraentzen duten publizitate eta lehia printzipioen arabera. Edu berean, enpre sen kapital osoa Estatuarena izan eta enpresa horiek herri zerbitzuak kudea tzen dituztenean, kapitalean parte hartzeko tituluak ere printzipio horiexen arabera saldu beharko dira (araudiaren 206 eta 207. art.ak). Alderantziz, kapital publikoa gutxiengoa denean, kasu hori herri zerbi tzuaren zeharkako kudeaketaren kasua dela ulertu behar da, eta legeak jasota ko zeharkako kudeaketaren beste kasuetan bezala (emakida, interesdun ku deaketa edota kontzertua), kontratariak hautatzeko prozedurak aplikatu eta zerbitzuaren kudeaketa lehiaketa ireki nahiz murriztu baten bidez adjudikatu beharko da (160. art.). Hala ere, konponbide horrek ondoko zentzugabekeria dakar: uste ohi da norbanakoek euren kapitala arriskuan jarri eta enpresa mis to batean parte hartuko dutela, aurretiaz bermatuta eduki gabe zerbitzuaren kudeaketa enpresa horri adjudikatuko zaiola; egin ere, kasu horretan, adjudi kazioa lehiaketa bidez egingo da geroago, eta lehiaketa horrek ausazko emai tzak izango ditu. Ondorenez, ez dauka zentzu askorik norbanakoek euren ka pitala horrela arriskatzea. Bestalde, legeak ez du zehaztu enpresa misto baten kapital gehiena noiz izan behar den publikoa eta noiz pribatua; oro har, arazo hori antolaketari bu ruzko erabaki politikoa izango da. Dena dela, Estatuaren Kontratuei buruzko Araudiak ezarri du gehiena kapital publikoa izan behar dela, baina arau hori ez da aplikatuko Gobernuak berariaz agintzen badu kontrakoa. Kasu horretan, Gobernuaren eskuorde bat izendatuko da sozietatean, eta horrek ikuskatze eta zaintze ahalmenak izango ditu —ahalmen horiek behar bezala araututa egon behar dira—. Edonondik begira dakiola ere, irtenbide hori gehiegizkoa eta al ferrekoa da, ekonomia mistodun enpresan egindako kontrola berez bikoitza delako: batetik, sozietate organoetako ordezkarien bidez egiten den kontrola dago eta, bestetik, herri zerbitzuen kudeaketa kontratuan Administrazioak di tuen ahalmenen ondorioz egiten dena (156. art.). Horren harira, herri administrazioen kontratuei buruzko 1955eko arautegia oinarrizkoa da; horrek esan nahi du autonomi erkidegoetako legeriak zein toki eraentzaren ingurukoak arautegi horren aurka egiten badute, hark izango duela lehentasuna eta ordeztu egingo dituela aurkako xedapen horiek. Toki araudiari dagokionez, gogorarazi behar da Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Arau diak ez dituela enpresa mistoak jaso zuzeneko nahiz zeharkako kudeaketa mo duen artean; aldiz, araudi horretan, enpresa mistoak kudeaketa mota bi horien arteko mailatzat agertu dira, nahiz eta enpresok eratzean, zerbitzu kudeaketa