Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 255

ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA

255

Madrilgo 1984ko urtarrilaren 19ko Legeak, Estatuko arauketa ereduari eki­ nez, autonomiadun erakundeak eta enpresa publikoak erakunde instituzional gisa aipatu ditu, nortasunik gabeko organo kudeatzaileekin batera. Halaber, era­ kunde nahiz enpresa horiek sozietate anonimo gisa edota Zuzenbide pribatuari lotutako erakunde publiko antzo eratu ahal izango dira. Madrilgo Irrati­telebista erakunde publikoa, esaterako, Espainiako Irrati­telebistarentzat ezarritako arau­ en arabera —lehenago azaldu ditugu—, antolatu da: ustezko Administrazio neu­ trala da, eta Biltzarrak egindako zuzendaritza­kontrola du. Arauketa orokorraren beste adibide bat Kataluniako enpresa publikoaren estatutuan dugu (Generali­ taten 4/1985 Legea, martxoaren 29koa). Estatutu horrek ondokoak sartu ditu erakunde instituzionalen kontzeptuaren barruan: merkataritza, industri edota fi­ nantza izaera duten autonomiadun erakundeak, antolamendu juridiko pribatuari lotutako Zuzenbide publikoko erakundeak, partaidetzarik gehiena Generalita­ tena duten sozietate zibil nahiz merkataritzakoak eta, azkenik, herri zerbitzuak kudeatzen dituzten sozietate zibil zein merkataritzakoak, baldin eta zerbitzu ho­ riek Generalitatenak badira, edota sozietateok hitzarmenak sinatu badituzte Ge­ neralitatekin; halakoetan, Generalitatek sozietate horietako zuzendaritza orga­ no guztiak edo batzuk izendatzeko ahalmena izango du, eta sozietatearen kapi­ talaren 100eko 10 gutxienez Generalitatena izan beharko da zuzenean zein zeharka.

9. EKONOMIA MISTODUN ENPRESAK Erakunde publikoen eta pribatuen arteko mugan enpresa mistoa dago; ho­ rretan, erakunde publikoek eta norbanakoek —bakoitzak kapitalaren zati bat eramanda— batera jardungo dute, herri zerbitzuren bat gauzatzeko. Hasieran —XX. mendearen lehenengo urteetan—, uste zen merkataritza enpresan Herri Administrazioa eta norbanakoak batzea Estatuko industri ezgaitasunaren dog­ maren aurka egiteko modurik ahulena zela. Horrez gain, esan bezala, herri interesaren defentsa eta kudeaketaren eragingarritasuna bateratzeko teknika­ rik egokientzat hartu zen; izan ere, kapital pribatuaren titularren helburua ira­ bazasmoa zelarik, uste ohi zen irabazasmo horrek berez ekarriko zukeela ku­ deaketaren eragingarritasun hori. Argi dagoenez, Espainian Frantziako esperientzia zuzen­zuzenean kopia­ tuz sartu zen enpresa mistoaren formula: herri horretan, 20ko hamarkadan agertu ziren ekonomia mistodun lehenengo enpresak, Frantziako Petrolioen Konpainia sortu zenean (1924), eta tokiko enpresa mistoak arautu zirenean (1926ko azaroaren 5eko Dekretu­legea). Ondorengo urteetan, ostera, enpresa mistoa erabili zen garrantzi handiko enpresen egoera txarrari eusteko teknika


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu