254
RAMÓN PARADA
bidezkotzen burokraziaren hazte hori. Gainera, aukera hori askotan ulertezina gertatzen da, autonomi erkidegoetako estatutuek beren beregi arautu dituz telako beste aukera batzuk, hain zuzen ere, lurralde deszentralizazioa gauza tzeko aukerak (besteak beste, probintzietako diputazioei zein udalei eginki zunak transferitu edota eskuordetzea). Esanak esan, autonomi erkidegoetan erakunde instituzionalak asko zabaldu dira, batez ere, sektore hauetan: lagun tza eta osasun zerbitzuetan, ekonomi garapenaren nahiz ingurugiroaren sus perketan, gazterian eta abarretan (FONT, MUÑOZ MACHADO). Legebidezkotasun formalari dagokionez, adostasunez aintzatetsi da auto nomi erkidegoek gaitasuna dutela erakunde instituzionalak sortzeko, eta gai tasun hori euren ahalgo antolatzailean oinarritzen dela —autonomi printzipiotik berez datorren ahalgoan—. Gainera, estatutu batzuek zuzenean zein ze harka aipatu dituzte erakunde instituzionalak (Andaluziako estatutuaren 13.2, Galiziako estatutuaren 41 eta Kataluniako estatutuaren 32.2. art.ek). Bestalde, autonomi erkidegoetako Administrazio instituzionalaren arauketa zenbait le getan jaso da: batetik, erakunde horiek sortu eta euren estatutuak onesten di tuzten lege berezietan; bestetik, Ogasunari, finantzei edota ondareari buruzko legeetan; eta, azkenik, Estatuko Autonomiadun Erakundeei buruzko Legea imitatzen duten arauketa orokorretan —azken bide hori erabili da Madrilgo autonomi erkidegoan (1984ko urtarrilaren 19ko Legea), Andaluzian (1/1983 Legea), Kanarietan (7/1984 Legea), Extremaduran (3/1985 Legea), Galizian (3/1984 Legea), Euskal Herrian (12/1983 Legea) eta Katalunian (Kataluniako Finantza Publikoei buruzko 10/1982 Legea; eta 4/1985 Legea, enpresa publi koak, Zuzenbide publikoko erakundeak zein partaidetzarik gehiena Generali tatena duten sozietateak arautu, sortu eta jarduteari buruzkoa). Oro har, autonomi erkidegoek emandako arauketak nahikoa berdintsuak dira. Arauketa horiek Estatuko ereduari eutsi diote, terminologiaren inguruko aldaketa txikiren batzuk eginda. Horretara, arauketa horiek bi taldetan sailka tu dituzte erakundeok, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak autonomiadun erakundeak eta Estatu sozietateak bereiztu dituen moduan. Estatuko sailkape nean bezalaxe, lehenengoei «autonomiadun erakunde» edo «autonomiadun entitate» deitu zaie eta, horiek ere, bi taldetan banatu dira, erakundearen izae ra kontutan hartuta; bestela esanik, banaketa hori egiteko, erakunde zein enti tate horiek administrazio erakundeak edota merkataritza, industri, finantza nahiz antzeko erakundeak diren begiratu ohi da. Estatu sozietate adierazmol dearen parekotzat, beste hauek erabiltzen dira —eta izan ere, egokiagoak di ra—: «enpresa publiko» edota «erkidegoko enpresa»; dena dela, horien bar ne, merkataritzako sozietateak eta Zuzenbide pribatuari lotutako erakunde publikoak ere sartuko dira.