Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 252

252

RAMÓN PARADA

Erakunde horien antolaketari dagokionez, hauxe baino ez du adierazi Zerbitzuei buruzko Araudiak: fundazioek nahiz autonomiadun toki erakun­ deek ondare berezia izango dute, eta ondare hori erakundearen helburuei atxi­ kiko zaie; horrez gain, erakunde horiek euren estatutuek eraenduko dituzte, eta estatutu horietan, gobernu organoak, horien eskumenak eta korporazioa­ ren babes ahalmenak zehaztuko dira. Amaitzeko, kudeaketaren azken modua zerbitzu ekonomikoen zuzeneko kudeaketa da, eta modu hori enpresa pribatuaren egitura erabilita gauzatu daiteke. Enpresa horrek erantzukizun mugatuko sozietatearen edota sozietate anonimoaren itxura izan dezake. Eraketari dagokionez, ostera, merkatari­ tzako konpainia horiek arautzen dituzten legeen arabera eratuko da enpresa pribatua, baina Zerbitzuei buruzko Araudiak jasotako moldaketa hauek egin beharko dira: —Korporazioa izango da enpresaren kapital guztiaren jabe esklusiboa, eta berak ezingo du kapital hori transferitu, ezta beste helburu batzuetarako erabili ere. Bestalde, enpresa eratzeaz batera ordaindu beharko da kapitala. —Enpresaren zuzendaritza eta administrazioa organo hauen ardura izan­ go da: korporazio, Administrazio Kontseilu eta Kudeatzailetzarena. Horrela, korporazioak Batza Nagusiaren eginkizunak bereganatuko ditu, eta Adminis­ trazio Kontseiluari zein Kudeatzailetzari dagokienez, ordea, estatutuek zehaz­ tu beharko dute euren forma, izendapena eta jardunbidea nolakoa izan behar den. Horrezaz aparte, estatutuek organo horien guztien eskumenak zehaztuko dituzte. —Batza Nagusiak, bestalde, askatasun osoa du kontseilariak izendatze­ ko. Izendapen horiek bereziki gaituta dauden langileen artean egin beharko dira, eta urte bitik seira arteko izendapenak izango dira. Gainera, toki korpo­ razioko kideek parte hartu ahal izango dute Administrazio Kontseiluan, baina ezingo dute horren herena baino gehiago bete. —Administrazio Kontseiluak ahalmen osoa izango du enpresa zuzendu, kudeatu eta horren egintzak betearazteko, baina enpresaren estatutuko arauak eta merkataritza legeriako manuak errespetatu beharko ditu; alabaina, korpo­ razioari ere —akziodunen Batza Nagusi gisa— mota horretako zenbait ahal­ men erreserbatu ahal izango zaizkio. Hortaz, Toki Eraentzari buruzko 1986ko Testu Bateginak baieztatu egin ditu Zerbitzuei buruzko 1955eko Araudiaren manuak, zehaztasun batzuk ge­ hituz: enpresa eratzeko eskrituran bertan agertaraziko da kapitala —toki era­ kundeak ordainduko du oso­osoan—, Administrazio Kontseilua eratzeko mo­ dua eta, atzenean, nork duen botoa emateko eskubidea sozietatearen kapitala ordezkatuz. Era berean, hauxe adierazi du: «sozietatearen galerak kapita­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu