24
RAMÓN PARADA
erabilgarritasunaren azterketa ere —azterketa hori organo berria sortzeko egingo den xedapen proiektuari erantsi behar zaio— (3. art.). Gaur egun, agindu horiek Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean jaso dira. Lege horrek, batetik, debekatu egin du organoen bikoiztasuna, baldin eta «lehengo organoari eskumenen bat kentzen ez bazaio, edo organo berriaren eskumenak ez ba dira behar bezala mugatzen»; eta bestetik, edozein administrazio organo sortu ahal izateko betekizun batzuk ezarri ditu: a) organo hori Herri Administrazioan nola eta noren menpe sartzen den zehaztea; b) organo horren eginkizun eta eskumenak mugatzea; c) organo horiek ibiltzen hasi eta jarraitzeko behar diren kredituak ematea (11. art.).
4. KIDEGO ORGANOAK EDO ORGANO KOLEGIATUAK A) Kidego organoen arauketa eta motak Pertsona bakarreko organoetan gertatzen ez den bezala, kidego organoetan hainbat pertsona fisiko dira organoaren titularrak. Horrenbestez, kidego organoaren borondatea kide guztien borondateen pilatzea da; hala eta guztiz ere, organoaren egintza, egintza bakuna da, eta ez konplexua (egintza konple xuetan hainbat organoren borondatea agertzen delako, organo horiek banaka koak nahiz kidego organoak izan). Espainiako antolamendu juridikoan, kidego organoen egiturari buruzko lehenengo arauketa Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legeak ezarri zuen. Arauketa hori Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 22.etik 28.erako artikuluek or deztu dute, baina artikulu horiek ezin zaizkie aplikatu administrazioetako go rengo edo zuzendaritzako kidego organoei, hots, nazioko Gobernuari, autono mi erkidegoetako gobernu nahiz gobernu kontseiluei, edota toki erakundeeta ko osoko bilkurei ere (lehenengo xedapen gehigarria). Indarreko arauketa horrek, gainera, berrikuntza juridikoa ekarri du: kidego organoen sailkapena ezarri du eta, batik bat, lehen ez zegoen eraentza juri diko hirukoitza sortu du. Gaur egun, beraz, kidego organoen artean hiru mota bereiztu behar dira: a) Kidego organo arruntak, hau da, Lurralde Administrazio bateko agintari nahiz funtzionarioek osaturikoak. Kasu horretan, organoa Administrazio horren hierarkiazko egituran sartzen da, nahiz eta sarri askotan hierarkia hori ahula izan, berbarako, kontsulta nahiz proposamen eginkizunak betetzen di tuzten kidego organo teknikoen kasuan (oposizioetako auzitegiak, kontrata