Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 249

ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA

249

tza, Industria eta Nabigazio Ganbara Ofizialak, Gizarte Segurantza, Liburua­ ren edota Atzerriko Txanponaren Erakundea). Edu berean, legearen ondoren­ go xedapenek erakunde batzuk baztertu zituzten: RENFE, banku ofizialak, au­ tonomia estatutudun portuak, nazio ondarea eta abar. Egin­eginean ere, erakunde instituzionalen eskema eta mota orokorretatik ihes egiteko joera dago, eta hori ikusita, Aurrekontuei buruzko Lege Oroko­ rraren 6.5. artikulua saski­naski bihurtu da, Zuzenbideko tipoetatik kanpo dauden erakunde guztiak —jadanik daudenak edo sor daitezkeenak— bertara biltzeko. Horrela, legeak adierazmolde hau erabili du erakundeok aipatzeko: «Estatuko sektore publikoaren gainerako erakundeak, artikulu honetan nahiz aurrekoetan aipatu ez direnak». Esamolde horren barruan sartzen dira auto­ nomiadun erakunde edota Estatu sozietate —Estatu sozietateen edozein mota: merkataritzako sozietate edota Zuzenbide pribatuari lotutako erakunde publi­ ko— ez diren erakundeak. Talde horretako erakundeen eraentza juridikoak duen ezaugarri nagusia beraien aparteko izaera da: erakunde horientzat, eraentza erabakigarria ez da arauketa orokorra —publikoa zein pribatua—, euren estatutuetan berariaz adierazitakoa baizik (horretan, beraz, ia­ia ez dute desberdintasunik Zuzen­ bide pribatuari lotuta dauden erakunde publikoekin). Ondorenez, lehenen­ go eta behin, erakunde horien legeria berezia aplikatuko da; nolanahi ere, beti izan beharko da kontutan Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren xedapenek eurei buruz ezarritakoa; azkenik, euren arau berezietan arautu gabeko gaiei buruzko xedapenak aplikatuko dira modu ordeztailean. Orain dela gutxi, Tributu Administrazioaren Estatuko Agentzia sartu da talde horretan. Dirudienez, sartze horren helburuak hauek izan dira: batetik, Ogasuna aske uztea Estatuko organoen aurrekontuei eta administrazio kontra­ tuei buruzko arau arruntak bete behar izatetik, hau da, aske uztea kontratariak hautatzeko prozedurak gauzatu behar izatetik (dena den, Ogasunak publizita­ te eta lehia printzipioak bete beharko ditu, baita herri interesa zaindu beharra ezartzen duen printzipioa ere); bestetik, agentzia horren helburuekin zerikusia duten merkataritza erakundeen kapitala eratu edo kapital horretan parte hartu ahal izatea; azkenik, erakunde horietako funtzionario nahiz lan­kontratuko langileak sailez sail kudeatzen dituen eraentza autonomiaduna egituratu ahal izatea (horrek zuzenean ekarriko du ordainsariak hobetzea). Edozelan ere, argi dagoenez, tributuen kudeaketa eta ikuskapena ez dira sartuko agentzia horren pribilegio edo abantailen artean, kudeaketa zein ikuskapen horiek na­ hitaez egin behar baitira, Tributuei buruzko Lege Orokorrak ezarritako eraen­ tza juridiko publikoaren arabera. Ildo bertsutik, agentzia horren adibidea iku­ sita, badirudi kategoria horretan ondoko erakundeak sartzen direla: euren jar­ duera logistikoa —kontratuak, langileen eraentzaren berezitasunak— Admi­ nistrazio zuzenbidetik kanpo utzi nahi dutenak; aldiz, erakundeok gainontze­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu