Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 247

ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA

247

5. MERKATARITZAKO SOZIETATEAK Estatu sozietateen bigarren mota aztertuko dugu jarraian, hau da, merka­ taritzako sozietatea; sozietate horren oinarria kapitala adierazten duten titu­ luek osatzen dute, eta kapital hori —guztia edo gehiena— Lurralde Adminis­ trazio, autonomiadun erakunde edota arestian aztertu dugun erakunderen ba­ tena izango da, Zuzenbide publikoko erakunderen batena, alegia (Aurrekon­ tuei buruzko Lege Orokorraren 6. art.). Estatuko Autonomiadun Erakundeei buruzko Legeak, ostera, erakunde horiei nazio enpresa zeritzen. Hasieran, merkataritzako sozietateak helburu desberdina izan zuen tokiko eta Estatuko legerietan. Estatukoan, erakunde hori eratu zen, batez ere, indus­ tri jarduerak gauzatzeko, sektore pribatuarekin batera (1941eko irailaren 25eko Legea, INI sortu zuena; Estatuko Autonomiadun Erakundeei buruzko Legearen 91. artikuluan agertzen den kontzeptua nazio enpresari buruz); al­ diz, toki legerian, merkataritzako sozietatea zuzenean sortu zen herri zerbi­ tzuen kudeaketa arrunta antolatzeko, nahiz eta kudeaketa arrunt hori mono­ polio erakoa izan (Calvo Soteloren Udal Estatutua, Toki Korporazioen Zerbi­ tzuei buruzko 1955eko Araudia). Gainera, lehenago ere azaldu dugunez, Au­ rrekontuei buruzko 1977ko Legea onetsi zenetik, Estatu sozietate anonimoa erabil daiteke eginkizun publikoak gauzatzeko zein herrilanak kontratatzeko. Horrenbestez, Ministroen Kontseiluari dagokio ondokoa: lehenik, Esta­ tuak edota autonomiadun erakundeek merkataritzako sozietateetan duten ge­ hiengoa lortu zein galtzeko egintzak sortu nahiz onestea eta, hurrenik, jardu­ keta, inbertsio zein finantzaketaren inguruko egitarauak kontrolatzeari buruz­ ko arau zehatzak finkatzea (Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 6 eta 87.etik 91.era bitarteko artikuluak). Kontrola errazteko, Estatu barruan mer­ kataritzako sozietate gehienek bi holding osatu dituzte eta, aldi berean, hol­ ding horiek Zuzenbide publikoko erakundeak dira: Industriako Nazio Erakun­ dea eta Hidrokarburoetako Nazio Erakundea. Bestalde, sozietate antzo eratzeak erraztu egiten du pribatizazioa, akzioak saltzea ahalbideratzen duelako, baina, horrezaz aparte, ez dago desberdinta­ sun handirik ondokoen artean: Estatuaren esku dauden merkataritzako sozie­ tateen eta Zuzenbide pribatuari lotuta jarduten duten erakunde publikoen ar­ tean —Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak Estatu sozietateen barruan sar­ tu ditu azken horiek ere—. Arean bere, desberdintasunik nabariena hauxe da: merkataritzako sozietatea merkataritzako legeek eraenduko dute, sozietate motaren arabera eraendu ere (hau da, sozietate anonimo edota erantzukizun mugatuko sozietatea den arabera). Zuzenbide pribatuari lotutako erakunde pu­ blikoa, ordea, erakunde hori sortu duen arauak eraenduko du lehenengo eta behin. Kasu horretan ere, sozietateko bazkide bakarra Estatua bada, epaileek praktikan ezingo dituzte fiskalizatu barne kudeaketako egintzak, ez delako


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu