246
RAMÓN PARADA
tseiluko lehendakariak eta zuzendari nagusiak. Batzuetan, Gobernuaren esku ordea ere egoten da, eta horrek zenbait erabakiren gaineko kontrola egin eta gebena jartzeko ahalmenak izaten ditu. Beste zenbaitetan, —autonomi estatutua duten portuen kasuan, esaterako—, horiek ezezik, Administrazioa ren ordezkariak eta ekonomia, gizarte eta langile sektoreetako ordezkariak ere sartzen dira Kontseiluan; horrelakoetan, lehenengoen kopuru nahiz egoera hobea izaten da. Dena dela, erakundeen arau sortzaileek Gobernuari erreser batu diote estatutuak onetsi zein aldatzeko eskumena eta, ondorioz, errege de kretuaren bidez konpondu ahal izango da indarren orekan egon daitekeen edozein aldaketa. Beste alde batetik, ezbairik gabe esan daiteke erakunde horiek burutzen dituzten kontratuak edukiaren ikuspegitik ez direla administrazio kontratuak, ezpada kontratu zibilak. Ondorenez, kontratu horiek jurisdikzio zibilaren es kumeneko kontratuak izango dira, eta erakundeak ez ditu izango adminis trazio kontratuetan Administrazioak dituen pribilegioak. Gainera, publizitate nahiz lehia printzipioen aplikazioari eta kontratariak hautatzeko prozedurei dagokienez, arauketa positiboa nahasgarria da. Egineginean ere, gero aipatu ko dugun xedapenaren bidez, arauketa horrek aldatu egin du ondoko araua: «nazio enpresek eta zenbait erakunde publikok —gainontzekoekin dituzten harremanetan Zuzenbide pribatuari lotuta jarduten dutenek— Estatuaren kon tratuei buruzko legeriaren arabera prestatu eta adjudikatu beharko dituzte eu ren obra eta hornidura kontratuak, honako kasuetan izan ezik: erakunde ho rien arau sortzaileek debekatzen dutenean legeria hori aplikatzea, edota era kundeok gauzaturiko harremanen izaera zeharo bateraezina denean legeria horretako arauekin» (Estatuaren Kontratuei buruzko Araudiaren 398. art., abenduaren 28ko 3.543/1967 Dekretuak onetsitako araudiarena, alegia). Au rrerago esan bezala, azaroaren 25eko 2.410/1975 Dekretuaren bigarren xeda pen gehigarriak aldatu egin du araudiak ezarritako arau hori, eta arazoa «ahal izate» hutsaren alorrera eraman du hauxe ezartzean: sektore publiko osoan jarduera homogenoa lortzeko, erakunde horiek saiatuko dira printzipio hauek errespetatzen —ondoren administrazio kontratuen printzipioak aipatzen ditu, hots, publizitate eta lehia printzipioak—. Gaur egun, ordea, nahitaez bete be har dira kontratariak hautatzeko prozedurak, eta hori Europako Erkidegoen Zuzenbideak duen lehentasunaren ondorio da. Zuzenbide horrek sektore pu bliko osoarentzat ezartzen ditu prozedura horiek, baita dirulaguntza publi koak jasotzen dituzten enpresa pribatuentzat ere.