Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 243

ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA

243

deren baten babespean dauden korporazio nahiz erakundeen egintzak zuze­ nean aurkaratu ahal izango dira Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan, berariaz ez bada agindu egintza horien aurka administrazio bideko errekur­ tsoa jarriko dela beste edozein erakundetan. Zalantza ondoko kasuan bakarrik sortuko da: autonomiadun erakundearen arau sortzaileak nahiz xedapen osa­ garriek arautu ez dutenean gorabidezko errekurtsorik —gaur egun errekurtso horri errekurtso arrunt deitzen zaio—. Arazo horri buruz, jurisprudentziak, kontraesanezko zenbait erabakiren ostean, jurisdikzio legearen arauari eman dio lehentasuna; ondorioz, edozein lerrunetako arauren batek ez badu berariaz kontrakoa agintzen, zuzenean jar daiteke auzibidezko errekurtsoa, hau da, au­ rretiaz ez dago zertan jarri errekurtso arruntik sailean. Beste alde batetik, autonomiadun erakundeen beste egintza batzuk ere, Zuzenbide pribatuari —Zuzenbide zibilari zein Lan zuzenbideari— lotzen zaizkio, eta ez Administrazio zuzenbideari. Egintza horien inguruko akzioak jurisdikzio arrunteko auzitegietan egikari ditzakete interesatuek, Estatuko Ad­ ministrazioarentzat ezarritako prozedura eta betekizun berberak gauzatuta. Arlo zibil nahiz lan arloko judizio bidearen aurretiazko erreklamazioak beti zuzendu behar zaizkio erakundearen organo gorenari, eta gaia berorrek era­ bakiko du, baldin eta horretarako eskumena badu erakundea eraentzen duten antolaketa arauen arabera; bestela, erakunde horren gain dagoen saileko mi­ nistro nagusiak hartuko du erabakia. Amaitzeko, esan behar da autonomiadun erakundeei aplikatzeko moduko eraentza juridikoaren inguruan orain arte esandakoak salbuespen nabariak izan ditzakeela estatutuetan. Hori dela eta, ondoko tesia arrakastatsu gertatu da: autonomiadun erakunde berria sortzeak Administrazio zuzenbide oroko­ rretik ihes egin eta erakundeen estatutuetako Zuzenbidea nagusitzea dakarrela dioen tesia; tesi horren arabera, autonomiadun administrazioetako Zuzenbi­ deak konponbide eta arau desberdinak ezar ditzake Administrazio zuzenbide orokorrari —Estatukoari zein tokikoari— dagokionez, eta ez du garrantzirik izango Zuzenbide berezi hori onetsi duen egintzaren arau lerrunak (CLAVE­ RO). Zenbait autore (GARCÍA TREVIJANO, ARIÑO) tesi horren aurka azaldu di­ ra; euren ustez, administrazio eraentzaren batasuna apurtzea arriskutsua izan daiteke. Edonola ere, tesi hori nahikoa ondo hartu du jurisprudentziak: zen­ tzuzkoa denez, jurisprudentziak onartu egin du Estatuko Administrazio zu­ zenbide orokorra ezin daitekeela aplikatu, autonomiadun erakunde batzuen lege sortzaileek baztertu egin dutenean Zuzenbide hori (adibidez, Espainiako Irrati­telebistari ezin dakioke aplikatu Estatuaren Kontratuei buruzko Legea). Beste zenbaitetan, aldiz, jurisprudentziak onartu egin du estatutuetako Zuzen­ bideak lehentasuna duela Estatuko Zuzenbidearen gain, haren hierarkiazko lerruna edozein izanda ere; horretarako, estatutuetako xedapenen helburua hauxe izan behar da: autonomiadun erakudearentzat ezarritako onurak han­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.