Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 241

ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA

241

Ikusiak ikusi, alferreko lana gerta daiteke doktrinaren ondoko eztabaida: babes harremanak ala hierarkiazko harremanak ote dira autonomiadun era­ kundearen eta erakunde hori atxikita duen ministerioaren artekoak?, egiazko deszentralizazioa ala deskontzentrazio hutsa osatzen dute? Ez bata ez bestea: izan ere, hierarkiazko zein babes harremanak bateraezinak dira goi eta azpi­ ko organoak titular berberek zuzentzearekin eta organo horietako erantzule pertsona berberak izatearekin. Ondorioz, bi horien arteko nahastea salatzea eta hortaz mintzatzea baino ez dago. Nahasterik ez dagoenean, berdin da fik­ ziozko deszentralizazioaz zein deskontzentrazioaz aritzea. Horren harira, autonomiadun erakundeen ekonomia­aurrekontuen gaineko kontrolari ekingo diogu. Orokorrean, kontrol hori eta Estatuko nor­ tasunik gabeko erakundeek dutena berdinak dira, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak Estatuko aurrekontuak ondokoekin osatu zituenetik: Estatuko auto­ nomiadun erakundeetako aurrekontuekin —administrazio erakundeetakoe­ kin—; gizarte segurantzakoekin; merkataritza, industri, finantza edota antze­ ko izaeradun erakundeetako aurrekontuekin; eta, azkenik, Estatu sozietate na­ hiz gainerako erakunde publikoetako aurrekontuekin (1984ko apirilaren 23ko Ministerio Agindua). Hala eta guztiz ere, aurrekontuen xehetasuna ez da berdina horietan guz­ tietan: merkataritza, industri edota finantza izaera duten autonomiadun era­ kundeetan zehaztasun gutxiago dago. Erakunde horiek ustiapen eta kapital aurrekontua izango dute, sekzio bitan zatiturik: batean, baliabideak jarriko di­ tuzte, ekitaldi horretarako beharrezko zenbatespenak eginda; bestean, zuzki­ durak agertuko dira, ekitaldi horretako jarduerak aurrera eramateko beharri­ zanak ebaluatuta. Bestalde, zuzkidura horiek zenbatespenezkoak, mugatzai­ leak edota zabalkorrak izan daitezke. Lehenengoetan, aktibo eta pasiboaren aldaketak jasotzen dira, baita biltegiko izakinak ere; zuzkidura mugatzaileak ondokoek osatzen dituzte: langileen gastuek, dirulaguntzek eta kapital gas­ tuek; azkenik, zuzkidura zabalkorrak ditugu, eta horiek benetan lortutako baliabideen arabera zehazten dira (Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 83.2 eta 3. art.). Amaitzeko, fondoen erabilerari dagokionez, esan behar da autonomiadun erakundeek abantaila batzuk dituztela, besteak beste: euren kontuak izango dituzte Espainiako Bankuan edota banku pribatuetan, baldin eta ministerioak horretarako baimena eman badiete. Beraz, saldo horiek erabili ahal izango di­ tuzte, kontuhartze eta kontabilitate publikoaren arauei lotuz gero. Horrezaz aparte, malgutasun handiagoz antolatu ahalko dituzte gastuak: administrazio izaera duten autonomiadun erakundeen kasuan, Estatuko Administrazioaren gainerako erakunde ez pertsonifikatuen arau erkideak aplikatuko dira. Bestal­ de, merkataritza, industri, finantza edota antzeko jarduerak gauzatzen dituz­ ten autonomiadun erakundeak ere kontuhartzailetzari buruzko arau erkideei


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.