Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 23

ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK

23

tuen sailkapenarekin. Organo konplexuak organo bakunen multzoak dira, eta organo bakun horiek banakakoak zein kidego organoak izan daitezke. Minis­ terioa, esaterako, organo konplexua da: banakako organoak ezezik (zuzen­ daritza nagusiak), kidego organoak ere baditu (kontsultarako batzorde nahiz kontseiluak). Sailkapen horietatik kanpo, badira beste batzuk ere: kanpoko eta barruko organoak, eurek osatzen duten pertsona juridikoaren izenean subjektuen arteko harremanak sor ditzaketen edo ez kontutan hartuz; ordezkaritza orga­ noak edota ordezkaritzakoak ez direnak, euren titularrak modu demokra­ tikoan hautatzen diren ala ez ikusita; organo zentralak eta toki organoak, Es­ tatuko lurralde osoan ala zati batean eskumena izatearen arabera; eskumen orokor eta eskumen berezidun organoak, eurek dituzten eginkizunak oro­ korrak ala bereziak diren kontutan hartuta —Ministroen Kontseiluaren nahiz Gobernu Zibilaren eskumenak, berbarako, beti ukitzen ditu Administrazio­ aren adar guztiak; ministerioen eginkizunek, ordea, sektore jakin bat bakarrik ukituko dute—; organo jardule, kontsulta organo eta kontrol organoak, organoaren eginkizuna kudeaketa, informazio nahiz kontsulta, edota beste or­ ganoen jagotza izatearen arabera; eta abar.

D) Administrazio organoak sortzea Konstituzioak jaso du autonomi erkidegoak eta probintziak sortzeko au­ kera, eta hori Estatuaren eskumena dela dio. Toki erakundeak sortzea, berriz, autonomi erkidegoei dagokie. Era berean, lurralde administrazioetan organo­ ak eta administrazio unitateak sortzeko eskumena administrazio horiexek du­ te: «Herri Administrazio bakoitzak mugatu behar ditu bertan sortu beharre­ ko administrazio unitateak, hau da, Administrazio horretako antolaketa be­ reziaren araberako organoetan sortu beharreko unitateak; beti ere, mugaketa hori Herri Administrazio horren eskumen eremuaren barruan egin behar da» (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 11. art.). Beste alde batetik, hainbat arauk baldintzatzen dute administrazio organo eta unitateak sortu ahal izatea; arau horiek oso argiak dira eta ez dute lege baten sartu beharrik, baina Administrazio Prozedurari buruzko Legeak aipatu egin zituen. Lege horren arabera, administrazio organoak sortzeko, betekizun hauek gauzatu behar dira: organo berria beste baten bikoitza ez izatea, orga­ no hori «zein sailetan sartuko den» zehaztea eta, atzenean, sortu aurretik or­ gano horren ibilera edo jardunbideak ekarriko duen kostuaren azterketa eko­ nomikoa egitea, baita organoak emango dituen zerbitzuen emankortasun edo


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.