236
RAMÓN PARADA
la, 1986ko Aurrekontuei buruzko Legearen 85. artikuluak ahalbideratu zuen Gobernuak errege dekretu bidez ezabatzea autonomiadun erakundeak, baita erakunde horien arauketa bategin edota aldatzea ere. Dena den, gehienetan, autonomiadun erakundeak nahiz gainerako erakunde publikoak Aurrekontuei buruzko Legean bertan sortu, azkendu eta aldatzen dira. Lehenago aipatu dugun bezala, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak bi motatako autonomiadun erakundeak bereiztu ditu: a) Batetik, administrazio izaera duten autonomiadun erakundeak. Horiek Estatuko Autonomiadun Erakundeei buruzko Legeari zein Aurrekontuei bu ruzko Lege Orokorrari lotuta egongo dira, baita eurek sortzeko eman diren legeei ere. b) Merkataritza, industri, finantza eta antzeko izaera duten autonomia dun erakundeak. Horiek, ostera, Administrazio zuzenbideari lotzen dizkiote euren barne egintzak baita, orokorrean, erabiltzaile nahiz gainontzekoekin ad extra dituzten harremanak ere, arau sortzaileak besterik agindu ezean. Horren ondorioz, administrazio izaeradun erakundeen eta azken horien arteko aldea ez da izango hain handia: batetik, aurrekontu, eskuhartze eta kontrol eraen tza desberdina izango da; bestetik, bigarren mota horretako erakundeen arau sortzaileak agin dezake euren jarduera Zuzenbide pribatuari lotzea. Nolanahi ere, JIMÉNEZ DE CISNEROSek dioen bezala, erakunde batzuen eta besteen arteko desberdintasunak «ez dakar erakunde bakoitzari eraentza desberdina aplikatzea, ezta merkataritza, finantza eta antzeko autonomiadun erakundeak beti Zuzenbide pribatuari lotzea ere. Aitzitik, gertatzen den gauza bakarra hauxe da: Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak malgutu egin du erakunde horien kontabilitate, kontrol nahiz aurrekontuen eraentza, eurei emandako helburu eta zereginen arabera (…). Hala eta guztiz ere, autore batzuen iri tziz, merkataritza izaera duten autonomiadun erakundeek Zuzenbide priba tuari lotu behar diote euren jarduera, baldin eta euren arau sortzaileak zein estatutuek hori agintzen badute». (Erakunde horien adibide dira Etxeen Pa tronatua, Kreditu Ofizialen Erakundea eta Aurrezkien Posta Kutxa). Horrenbestez, merkataritza erakundeak Frantziako eredutik aldendu eta autonomiadun administrazio erakundeen zurruntasunari eutsi dionez, katego ria berria sortu behar izan da: erakunde publikoa; horrek, ordea, Zuzenbide pribatuari lotuko dio bere jarduera.
A) Nortasunaren mugak eta eginkizunen independentzia