ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA
235
(nortasunik gabeko erakundeak egindakoa, hain zuzen), tokiko autonomiadun erakundea eta merkataritzako enpresa pribatua. Orokorrean, esan daiteke aztertutako erakunde horiek lurralde erakunde nagusiaren menpe daudela argi eta garbi (Estatu, autonomi erkidego edota toki erakundearen menpe); egineginean ere, erakunde nagusi horrek sortzen ditu gorago aipaturiko horiek eta, desegiten direnean, berak bereganatzen ditu horien eskubide eta betebehar guztiak. Bestalde, erakunde nagusiak zuzendu egingo du euren jarduera, erakundeok atxikita dituen organoaren bidez, eta batzuetan formalizatu gabe dauden agindu nahiz zuzentarauak erabilita. Gai nera, erakunde nagusiak ebatziko ditu erakunde horien egintzen aurkako go rabidezko errekurtsoak, baina erakunde horiek ez dira egongo legebideztatu rik erakunde nagusiaren egintzen aurkako errekurtsorik egiteko. Laburrean esateko, erakunde nagusiak egindako kontrola ondoko aldeetan ikusten da: batetik, esan bezala, erakunde horrek ebazten ditu menpekoen egintzen aurka ko errekurtsoak eta, bestetik, erakunde horien gobernu organoetako titularrak askatasunez eta zuhurtziara izendatu eta kargutik kentzen ditu.
3. AUTONOMIADUN ERAKUNDEAK Estatuko Autonomiadun Erakundeei buruzko Legeak (1958ko abenduaren 28koak), autonomiadun erakundea da osagairik garrantzitsuena, Estatu sozie tateak iaia ez baitira arautu, eta Aurrekontuei buruzko 1977ko Lege Oroko rrak desagertarazi egin baititu nortasunik gabeko administrazio zerbitzuak. Legeak honelaxe definitu ditu autonomiadun erakundeak: «Legeak sortu riko Zuzenbide publikoko erakundeak dira, hau da, Estatuaren nortasun eta ondarearekin zerikusirik ez duten berezko nortasun juridiko eta ondaredun erakundeak. Deszentralizazio administratiboaren eraentzarekin bat etorriz, bestalde, erakunde horiei ondoko zereginak eratxiki zaizkie: herri zerbitzuren bat eta berari atxikitako fondoak antolatu eta administratzea; zenbait admi nistrazio jarduera betetzea helburu desberdinak lortzeko; eta, azkenik, Esta tuaren ondasun batzuk administratzea, Administrazioaren ondareko ondasu nak zein herri jabariko ondasunak izan» (2. art.). Sortu, legeak sortzen ditu autonomiadun erakundeak; lege sortzaile ho rretan, erakundearen nortasun juridikoa aintzatetsi eta estatutuak onesten di ra. Estatutuek ondokoa aipatu behar dute derrigorrez: erakundeari eratxikita ko eginkizun eta eskumenak, zein sailetara atxikita geratuko den erakundea, antolaketaren oinarri orokorrak, kidego organoetako erabakien eraentza, zu zendaritzakoak izendatzeko modua eta, atzenean, erakundeak izan behar di tuen ondasun zein baliabide ekonomikoak. Aurrekoarekin bat etorriz, autono mi erakundeak azkentzeko ere, lege lerruneko arauren bat beharko da. Horre