Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 231

ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA

231

eta Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioa (24, 106 eta 153.3. art.ak), hau da, kontrola egiteko, Zuzenbide publikoa aplikatzen duen jurisdikzioa. Artikulu horiek guztiek ez lukete zentzurik izango, eta ezingo lirateke aplika­ tu onartuko balitz erakunde publikoek edonoiz jardun ahal dutela Zuzenbide pribatuari lotuta. Aitzitik, kasu honetan bakarrik izango da onargarria aukera hori: erakunde publikoek enpresa jarduera hutsak —hots, norbanakoek gauza­ tzen dituztenen pare­pareko jarduerak— gauzatzen dituztenean, eta norbana­ koen baldintza berberetan gauzatzen badituzte. Gainera, Zuzenbide pribatuaren ustezko eragingarritasun hori ezerezean geratzen da herri ondare eta fondoen kudeaketaren kasuan. Horrelako kasue­ tan, Zuzenbide pribatuaren kontrol tresnak ez dira eragingarriak ondokoaga­ tik: porrota ezinezkoa izango delako; kudeatzaileek ez dutelako erantzun behar akziodunen Batza Nagusian —egon ere ez dago halako batzarik—; kide bakarra dagoenez, sozietatearen erabakiak ezin zaizkiolako aurkaratu epaile zibilari eta, horrezaz aparte, herri aurrekontuek dakarten kreditu mugagabea dutelako. Azaldutako guztiak lagundu egingo digu azkenaldi honetan Administra­ zio espezializatuak ekarri duen fenomenologia politiko­ekonomikora hurbil­ tzeko, baita horren esparru juridikoa hobeto ezagutzeko ere. Marko hori oso konplexua da, batetik, erakunde publikoak sortzeko forma ugari jaso dituelako eta, bestetik, erakunde horiei guzti­guztia onartu dielako. Esparru horretan sartu dira, bai sorrera nahiz jardueraren aldetik Zuzenbide publikoari lotuta dauden erakundeak, baita arlo bi horietan Zuzenbide pribatuaren menpe dau­ den erakundeak ere, bi aukera horien artean zenbait konbinazio jaso direlarik. Nolanahi ere, erakunde horien azterketa hasi baino lehen, ohartarazi behar da erakundeok ez direla jaso —ez lehen, eta ez orain— Estatu, autonomi erki­ dego nahiz toki legerien terminologian, bai ordea, edukiari buruzko arauketan (arauketa horretan, gainera, gero eta gehiago aipatzen dira erakunde horiek). Edozein modutara ere, eta hobeto ulertu ahal izateko, komeni da arauketa horiek banatuta azaltzea, Estatuko Administrazio espezializatuari denbora nahiz leku gehiago emanez.

2. ARAU ESPARRUA ETA ERAKUNDE INSTITUZIONALEN MOTAK Estatuko Autonomiadun Erakundeei buruzko Legea onetsi aurretik (1958ko abenduaren 28an onetsi zen), ez zegoen erakunde instituzionalei buruzko arauketa orokorrik, eta establezimendu publikoak euren arau sortzai­ leek eraentzen zituzten. Lege horrek, ostera, ez ditu autonomiadun erakunde guzti­guztiak arautu eta, gainera, lege arrunta denez, edozein legek indarrik gabe utz dezake —eta horixe egin dute autonomiadun erakundeak sortu di­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu