Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 22

22

RAMÓN PARADA

funtzionario itxuran konfiantza jarri duten onustedun gainontzekoen interesik, behinik behin. Azkenik, arazoak ematen dituen beste egozketa kasu bat ere badugu: abs­ tentzio nahiz ezespen arrazoiren bat izan arren —ebatziko den kasuan interes zuzenen bat izatea, esaterako—, organoaren titularrak jarduten duenean. Ho­ rri buruz, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Pro­ zedura Erkideari buruzko Legeak ez du agindu egindako guztia deuseztatu behar denik inguruabar hori dela­eta (28.3. art.).

C) Organo motak Administrazio organoen teoriak deskribatu egiten ditu organo motak; ho­ rretarako, organo horiek aurkako kontzeptu bikoteetan sailkatu ditu eginkizunen eta egitura osagaien arabera. Sailkapen horrek, batez ere, interes didaktikoa du: organoen antolaketa deskribatzen du, baina interes zientifikorik ga­ be; izan ere, edozein organo sar daiteke sailkapen horren bikoteetako osagairen baten (SANTAMARÍA). Beraz, ñabardura hori eginda, hauexek dira gehien erabiltzen diren sailkapenak. Hasteko, arau jatorriaren arabera, organoak izan daitezke Konstituziokoak edo Konstituzioan aipatzen ez direnak —Konstituzioak organo horiek jaso ala ez jasotzearen arabera—. Konstituzio organoak dira Gobernua (Kons­ tituzioaren 98. artikuluan arautua) eta Estatu Kontseilua (107. artikuluan ai­ paturikoa). Gero, banakako eta kidego organoen arteko bereizketa dugu, organoaren titular kopuruaren arabera: kidego organoetan hainbat pertsonak hartzen dute parte —berdintasunez eta aldi berean— organoaren borondatea osatzeko eta organoak duen eginkizuna betetzeko. Horri buruz, Napoleonen garaiko Administrazioak hauxe esan zuen: «eztabaidatu hainbat pertsonak eztabaidatu behar dute, baina betearazi batek bakarrik». Ideia horrekin bat etorriz, kontsultarako Administrazioan eta Toki Administrazioan sortu dira, batik bat, ki­ dego organoak. Hori gorabehera, gaur egun organo horiek ugaritzen ari dira, hala maila desberdinetan zehar banatuta dauden eskumenak koordinatzeko, nola administratuen parte­hartzea ziurtatzeko. Espainiako Administrazioan, hurrengoak dira kidego organorik garrantzitsuenak: Ministroen Kontseilua, Gobernuaren Batzorde Eskuordeak, Estatu Kontseilua, udalen eta probintzie­ tako aldundien osoko bilkurak, eta Hirigintzarako Probintzia Batzordeak; ho­ riez landa, hainbat kidego organo sortzen ari dira autonomi erkidegoen arte­ ko edota autonomi erkidego eta Estatuaren arteko koordinazioa lortzeko. Dena den, azken sailkapen hori (banakako eta kidego organoak bereizten dituena) ez da nahastu behar organo bakunak eta konplexuak bereizten di­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.