Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 227

ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA

227

rezko nortasun juridikorik ez izan arren, organo aske eta eragingarriak ziren. Alabaina, askatasun horrek bazuen bere alde txarra ere: kontrol gutxiago ego­ teak handitu egin zituen ustelkeria sortzearen arriskuak; horrezaz aparte, fun­ tzionarioen ordainsarien artean ere desberdintasun oso nabariak agertu ziren. Egoera horri buru eman beharra ikusi zenez, 1958ko abenduaren 28an bi lege onetsi ziren: Tasa eta Ordainarazpen Parafiskalei buruzko Legea eta Estatuko Autonomiadun Erakundeei buruzkoa. Lehenengoak, errotik ezabatu zituen zenbait organoren jarduerak fondo partikularrei zegozkienez. Bigarrenak, ostera, erakundeen artean nortasunik gabeko administrazio zerbitzuak jaso zi­ tuen, eta horiei nolabaiteko kudeaketa autonomia eman zien.

B) Zuzenbide pribatua aplikatzearen eta Administrazio zuzenbidetik ihes egitearen esanahia Mende honetan zehar, behin Estatuaren industri ezgaitasuna baztertu eta gero, erakunde publiko espezializatuak gero eta ugariagoa den esku­hartze publikoaren euskarri egoki bihurtu dira. Gainera, Zuzenbide pribatua erabili­ ta, erakunde horiek malgutu egin dira: batzuetan, erakundearen nortasun pu­ blikoari eutsi zaio; beste batzuetan, forma juridiko­pribatuak hartu dituzte, batik bat, sozietate anonimoaren forma (horien kapital guztia publikoa da), edota ekonomia mistodun sozietateena (horiek kapital publikoa eta pribatua dute). Horren harira, aipatu behar da, urrats garrantzitsu horrek hainbat jatorri izan dituela: batzuetan, jurisprudentziaren eskutik etorri da; besteetan, ingu­ ruabar larriek ekarri duten nahigabeko ondorea izan da, hain zuzen ere, Esta­ tuak krisialdian zeuden enpresa pribatuak bereganatu behar izatearen ondo­ rea; gainerakoetan, ordea, legegilearen erabaki kontzienteak sortu du, horrek marko juridikoa eratu nahi izan duelako, lurralde administrazioek merkata­ ritza vestea edo itxura erabilita gauza ditzaten merkataritza edota industri jarduerak. Jurisprudentziak lurralde korporazioen merkataritza nahiz industri jarduera aintzatestearen adibide bat Frantziako Gatazka Auzitegiaren arrêt Bac d’Eloka izenekoan dugu. Arrêt hori 1921ekoa da, eta bertan, auzitegiak erabaki zuen zenbait herri zerbitzuri buruzko auziak (hain zuzen ere, prestazioa diruaren truk eskaintzen zuten zerbitzuei buruzkoak) auzitegi arrunten eskumenekoak izan behar zirela, eta Zuzenbide pribatuari lotu behar zitzaizkiola. Horren arrazoia ondokoa zen auzitegiaren iritziz: horrelako zerbitzuetan, Administrazioak «in­ dustriari arrunt baten moduan jardungo luke». BENOITek ohartarazi duenez, erabaki horretan, Gatazka Auzitegiko magistratuek erakutsi zuten kolektibitate


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu