Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 223

ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA

223

nistrazio trebetasunaren arabera egiten dena. Ondorenez, administratuek ez dute zuzeneko interesik deszentralizazio horretan. Jakina denez, eginkizunen deszentralizazioa Estatuko Administrazioan hasi da. Gero, formula berberak erabiliz, eginkizun erakundeak (hau da, era­ kunde espezializatuak) toki korporazioen menpe agertuko dira eta, azkenez, autonomi erkidegoek sortuko dituzte. Horren harira, Estatuan sorturiko deszentralizazio horren lehen adibide­ tzat ondokoak aipatu behar dira: XVIII. mendeko errege fabrikak, kolonietako merkataritza konpainiak (esaterako, Espainiak Indietan izan dituen konpai­ niak) eta, oraintsuago, establezimendu publikoa —erakunde hori Frantzian jaio eta Espainian igaro den mendean jaso zen—. Horrez gain, badago erakunde instituzionalen eraketa eta fisonomian zu­ zeneko eragina izan duen beste fenomeno bat ere: Administrazioari Zuzenbi­ bide pribatua aplikatzea. Fenomeno horrek ondorio garrantzitsuak izango di­ tu: alde batetik, erakunde publikoek merkataritza zein sozietate itxurak hartu dituzte eta, bestetik, pertsona juridiko publikoak izateari ekinez, euren jardue­ ra Zuzenbide pribatuari lotu diote. Halaber, eta gaur egunera etorriz, eragin politiko handia duten erakundeak neutralizatzeko bidea izan da Administra­ zio espezializatua (besteak beste, komunikabide publikoak kudeatzen dituzten erakundeak neutralizatzeko). Horrela sortu dira, hain zuzen, «Administrazio neutral edota independente» deitu izan direnak; beraz, izenak berak dionez, gainerako administrazioak ez dira independenteak lurralde erakunde nagusia­ ri dagozkionez. «Administrazio neutral» edo «independente» horiek hurrengo kapituluan aztertuko ditugu. Horrenbestez, erakunde instituzionalen legeria eta motak hobeto ulertze­ ko, gorago aipatutako aurrekari horiek aztertu beharko ditugu.

A) Errege fabrikak, establezimendu publikoak eta kutxa bereziak Errege fabrikak (gaurko industri establezimendu publikoen nahiz enpre­ sa publikoen aurrekariak) XVIII. mendean sortu ziren, Errege Administrazioa­ ren industria suspertzeko politikaren adierazgarri gisa —tapiz, portzelana, arma, ehun eta abarren fabrikak suspertzeko politikarenak—. Politika hori eten egin zen XIX. mendean, Estatuaren industri ezgaitasuna aldarrikatzen zuen dogma liberala aplikatu zenean. Dogma horren arabera, industri izaera­ dun herri zerbitzuak zeharka kudeatu behar ziren, hots, norbanakoekin egin­ dako emakida kontratuen bidez, eta horixe egin zen trenbideen kasuan. Hala eta guztiz ere, zenbait sektoretan (militarrean edota meatzeen ingurukoan, adibidez) Estatuaren fabrikek iraun zuten.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.