222
RAMÓN PARADA
recho Público Español: Tipología y Régimen Jurídico, Madril, 1987, GALLEGO ANABI TARTEk Establecimientos Públicos direlakoei buruz egindako hitzaurrearekin; MARTÍN MATEO: El consorcio como institución jurídica, RAP 61, 1970; MARTÍNEZ LÓPEZ MUÑIZ: Los consorcios en el Derecho español, Madril, 1974; NIETO GARCÍA: Entes te rritoriales y no territoriales, RAP 64, 1971; PARADA VÁZQUEZ: «La Administración Institucional de la Comunidad de Madrid», in Estudios sobre el Derecho de la Comuni dad de Madrid, Madril, 1987.
1. BILAKAERA ETA ARAZO OROKORRAK Administrazio instituzionala erakunde multzoa da, toki erakundeek herri zerbitzuen zein administrazio eskuhartzeen inguruko eginkizunak betetzeko erabiltzen duten erakundeen multzoa alegia. Hortaz, lurralde erakundeek (Es tatu, autonomi erkidego zein toki korporazioek) autonomia izateaz gain, esku men orokorrak ere badituzte. Erakunde instituzionalen oinarrizko ezaugarriak hauexek dira: helburu bereziak izatea eta lurralde erakundeen menpe egotea; dena den, menpekotasun hori gorabehera, erakunde instituzionalek euren nor tasun juridiko independentea izango dute. Beste alde batetik, Administrazio espezializatuak bi motatako erakundeak ditu: oinarri instituzionala dutenak eta korporazio oinarria dutenak. Halaber, lehenengoen barruan ondokoak be reiztu behar ditugu: batetik, lurralde administrazioen tresna huts izanik, ho rien menpemenpe daudenak; bestetik, nolabaiteko autonomia politikoa duten gainerako administrazioak, hots, egungo egunean Administrazio independen te gisa ezagutzen ditugunak. Kapitulu honetan, lurralde administrazioen tres na huts diren administrazio instituzionalak ikusiko ditugu soilik, eta geroko utziko ditugu administrazio independenteak eta korporatiboak. Esan beharra dago, oinarri instituzionala duen Administrazio espeziali zatua ikaragarri bilakatu eta etengabe hazi dela. Fenomeno hori eginkizunen deszentralizazio antzo kalifikatu da, lurralde deszentralizaziotik bereiztu ahal izateko (jakina denez, lurralde deszentralizazioan Estatuak eskumenak ema ten dizkie lurralde erakunde txikiagoei eta, ondorioz, horiek erakunde institu zionalak baino autonomia handiagoa dute). BENOITek esan duen moduan, lu rralde eta eginkizun deszentralizatuen arrazoiak desberdinak dira: lurralde deszentralizazioa fenomeno politikoa da oinarrian, hain zuzen ere, Estatua bere osotasunean ikusteko modu bat, eta ikuskera hori biztanleen presioak eta ezarkuneak eragin dute; eginkizunen deszentralizazioa, ostera, organo publi koen barneko banaketa da, arrazoi teknikoetan oinarritu eta egilearen admi