Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 21

ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK

21

ne; hortaz, zerbitzari hori Administrazioaren tresna da, ahoa edo eskuak per­ tsona fisikoak bere borondatea adierazteko erabiltzen dituen tresnak diren be­ zala. Gauzak horrela, desagertu egin da ordezkaritza teoriak dakarren bikoiz­ tasuna: funtzionarioa ez da Estatuarentzat lan egiten duen ordezkaria; aitzi­ tik, Estatuaren izenean jarduten du zuzenean, Estatuaren zatia da; hain zuzen ere, Estatuak bere borondatea adierazteko erabiltzen duen zatia edo organoa. Horren ondorioz, funtzionarioak Estatu legez egiten duen guztia Administra­ zioari egotzi edo leporatu ahal izango zaio zuzenean.

B) Egozketaren mugak Organoaren teoriak zentzu osoz azaltzen du funtzionarioen egintzak Ad­ ministrazioari egotzi ahal izatea, baina bi ñabardura egin behar zaizkio teoria horri ere: alde batetik, funtzionarioen egintza guztiak ez zaizkiola besterik ga­ be Administrazioari egozten eta, bestetik, legez nahiz formaz funtzionarioak ez direnen egintzak ere egotzi ahal zaizkiola Administrazioari. Horrela, funtzionarioek —administrazio organoen titularrek— gauzaturiko egintza guztien erantzukizuna zuzenean Administrazioari egoztea oztopatzeko, falta pertsonalaren kontzeptua asmatu da. Frantziako doktrina eta jurisprudentziaren iritziz, falta pertsonalek funtzionarioen ahultasunak, grinak eta arduragabekeriak adierazten dituzte eta, euren ondorioz, funtzionarioak bakarrik izango du erantzukizuna, baina ez Administrazioak (LAFE­ RRIERE); horrez gain, zerbitzuaren ibilera arrunta gainditzen duten oker nahiz arduragabekeriak ere falta pertsonalak dira (HAURIOU). Gainerako faltak zer­ bitzu faltak dira; horiek Administrazioaren intereserako egiten dira eta, ondo­ renez, Administrazioak ordaindu behar ditu funtzionarioaren jarduera ez­ zilegiak gainontzekoei sortutako kalteak. Esan dugun bezala, Administrazioari egotzi ahal izango zaizkio funtzionario ez direnek —egoera hori galdu edo oraindik lortu ez dutelako, edota, besterik gabe, funtzionarioak ez direlako— egindako ekintzen ondoriozko erantzukizuna. Kasu hauetan gerta daiteke hori: funtzio publikoaren iraupena luzatzen denean (funtzio hori lehenago hasi nahiz luzatu egin delako), fun­ tzionarioren baten izendapena deuseztatzen denean edota, azkenik, hiritar arruntek berez hartzen dituztenean funtzio publikoak, bai presa nahiz beharrizan egoeraren bat dagoelako, eta bai botere hutsuneren bat gertatu delako ere. Halako kasuetan (alegia, Italiako autoreek funtzionario di fatto deituta­ koetan), pertsona horien egintzak baliozkotzeko joera dago, legebidezko titulu formalik ez badute ere. Joera horren arrazoia segurtasun juridikoa bermatu nahi izana da, horrela ez baita ukitzen gainontzekoen eskubide ez interesik,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.