TOKI KORPORAZIOEN ESKUMENA ETA ERAENTZA
217
zibidean aurkara daitezkeen ebazpenen zerrendarekin. Ebazpen horiek ondo koak izango dira (52. art.): —Osoko bilkuraren, alkate nahiz lehendakariaren eta Gobernu Batzor deen ebazpenak, salbuespeneko kasu hauetan izan ezik: batetik, sektorekako legeren batek agintzen duenean ebazpen hori Estatuak zein autonomi erkide goak onetsi behar duela; eta bestetik, eskuordetza kasuak izanda, errekurtsoa jarri behar denean autonomi erkidegoetan. —Goian aipaturikoen azpiko agintari zein organoen ebazpenak, baldin eta eskuordetzaren ondoriozko ebazpenak badira, hau da, alkateak, lehenda kariak zein administrazio bideari buru eman dion beste organoren batek egin dako eskuordetzaren ondoriozkoak badira. —Edozein agintari nahiz organoren ebazpenak, legezko xedapenen batek horrela ezarri badu.
D) Egintzak nahiz erabakiak aurkaratzea eta akzioak egikaritzea Eraentza orokorrean legebideztaturik dauden pertsonez gain, ondokoek aurkaratu ahal izango dituzte antolamendu juridikoa urratzen duten toki era kundearen egintza nahiz erabakiak: Estatuak nahiz autonomi erkidegoek (le hen ikusi dugun bezala), eta egintza zein erabaki horien aurkako botoa eman duten korporaziokideek (ezbairik gabe, bigarren horien aipamenak berrikun tza garrantzitsua dakar). Hortaz, gutxiengoak gehiengoaren erabakiak onartu behar dituela dioen printzipioaren salbuespen argia da arau hori, eta judizio gatazkak sor ditzake korporazioan bertan, batez ere, ondokoa onartzen bada: auzibideko judizio kostu guztiak —kide disidenteak nahiz disidenteek sortu takoak barne— korporazioak ordaindu beharko dituela, judizioaren emaitza kontutan hartu gabe (63. art.). Beste alde batetik, Estatuak eta autonomi erkidegoek egintzak eta eraba kiak aurkaratzean duten pribilegioa jaso da legean: informazio gehiago eska tzeko eskubidea dute, eta informazio hori bidaltzeko, gehienez hogei astegun egongo dira. Halako kasuetan, eten egingo da errekurtsoa jarri aurretik egin behar den agindeiaren epea (64. art.). Gainera, auzotarren aldeko ohiko araua ere jaso da: auzotarrek toki era kundearen izenean egikaritu ahal izango dituzte horren ondasun eta eskubi deak defendatzeko behar diren akzioak, baldin eta agindeia egin ondoren erakundeok ez badituzte egikaritu, euren betebeharra izanda (68. art.).