Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 216

216

RAMÓN PARADA

i) Hirigintza antolamendurako planak eta tresnak erabakitzeko. j) Korporazioko funtzionarioak zerbitzutik apartatzeko, eta langileak dizipli­ naz lanetik botatzea berresteko. k) Ondasunak besterenganatzeko, baldin eta horien zenbatekoak korporazio­ ko aurrekontuaren baliabide arrunten 100eko 10 gainditzen badu. l) Demaniozko zein auzo ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzeko. ll) Beste herri administrazio nahiz erakundeei ondasunak dohainik lagatzeko. m) Legeak zehaztutako gainerako gaiak erabakitzeko.

C) Egintza nahiz ordenantzen eraentza Batzarraldien eta erabakien osagarria denez, Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legeak arau batzuk ezarri ditu toki korporazioen eraentza juridikoa­ ren inguruan. Hasteko, Estatu Kontseiluaren txostena manuzkoa den kasue­ tan, toki korporazioek gauzatu beharreko bidea arautu du: txosten horien es­ kakizuna egingo da autonomi erkidegoko lehendakariaren bidez eta Lurralde Administrazioaren Ministerioa erabilita (48. art.). Toki ordenantzak onesteko prozedura, hein batean, Administrazio Pro­ zedurari buruzko Legean xedapen orokorrak onesteko ezarritakoaren bertsio laburtua da: lehenengo eta behin, osoko bilkurak onetsiko du ordenantza; ge­ ro, jendaurrean azalduko da eta interesatuen entzunaldia hasiko da (entzunal­ di hori hogeita hamar egunekoa izan behar da, gutxienez); epe horretan, erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dira; azkenik, prozedura horri buru emateko, erreklamazio zein iradokizun horiek konpondu eta osoko bilkurak behin betiko onetsiko du ordenantza (49. art.). Eskurantza gatazkei dagokienez, araua hauxe da: toki korporazio bere­ ko organo eta erakundeen artean sortzen direnak osoko bilkurak ebatziko ditu, baldin eta kidego organoen arteko gatazkak, organo horien kideen artekoak, edota udalerria baino eremu txikiagoko erakundeen arteko gatazkak badira. Gainerako kasuak, ordea, alkateak nahiz korporazioko lehendakariak ebatziko dituzte. Azkenik, toki erakundeak autonomi erkidego desberdinetakoak dire­ nean, euren arteko gatazkak Estatuko nahiz autonomi erkidegoko Administra­ zioek ebatziko dituzte, baina gero, erabaki horiek Administrazioarekiko auzi­ bide jurisdikzioan aurkaratu ahal izango dira (50. art.) Amaitzeko, ohiko arauak ditugu ondokoari buruz (gainerako herri admi­ nistrazioetako arau erkideak alegia): egintza zein erabakien berehalako betea­ raztasunari, egintzak Administrazioaren arioz berrikusteari eta norbanakoei euren ondasun zein eskubideetan eragindako kalteen ondoriozko erantzukizun eta errekurtsoei buruz. Arau horiek administrazio bideari buru ematen dioten ebazpenen zerrendarekin osatzen dira, hots, Administrazioarekiko au­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu