Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 214

214

RAMÓN PARADA

batzarraldietara arrazoirik gabe ez joateagatik, edo betebeharrak behin eta be­ rriro ez gauzatzeagatik; horretarako, dena den autonomi erkidegoko legeak izan beharko dira kontutan eta, modu ordeztailean, Estatukoak. 5. JARDUNBIDEAREN ERAENTZA Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legeak ondokoa arautu du «jardunbide» epigrafean: batzarraldiak, erabakiak, ordenantzen onespena eta, azkenik, gatazkak eta erantzukizuna. Gero, azaroaren 28ko 2.568/1986 Erre­ ge Dekretuak garatu du jardunbideari buruzko arlo hori.

A) Batzarraldiak Toki erakundeetako kidego organoek —hau da, osoko bilkurak, Gobernu Batzordeak eta sor daitezkeen organo osagarriek— egiten dituzten batzarral­ diak era bitakoak izan daitezke: arruntak eta apartekoak. Lehenengoek aldez aurretik dute ezarrita euren aldizkakotasuna; batzarraldi apartekoak, berriz, presazkoak izan daitezke era berean. Batzarraldi arruntekin hasteko, horiek hiru hilero egin behar dira gutxie­ nez. Aparteko batzarraldiak, ostera, lehendakariak erabakitzen duenean egin­ go dira, edota gutxienez korporaziokideen legezko kopuruaren laurdenak es­ katzen duenean. Azken kasu horretan, batzarraldia ezin izango da bi hilabete baino gehiago berandutu, eskatu zenetik zenbatzen hasita. Deialdiei dagokienez, batzarraldiak egin baino bi astegun lehenago deitu behar dira gutxienez, presaz deitu izan diren aparteko batzarraldiak izan ezik. Halakoetan, osoko bilkurak berretsi beharko du presazko deialdi hori. Horrez gain, korporazioko kideek informazio eskubidea izango dute; beraz, deialdia­ ren egunetik bertatik eskura eduki beharko dute eguneko aztergaien zerrenda­ tik eztabaidatu behar diren gaiei buruzko dokumentazio oso-osoa. Azkenik, publizitateaz aritzeko, esan behar da osoko bilkuraren batzarral­ diak jendaurrekoak izango direla, ez ordea Gobernu Batzordearenak. Salbues­ pen bezala, hauxe ezarri da: eztabaida eta botazioa sekretuak izan daitezke, baldin eta gaiak hiritarren oinarrizko eskubidea ukitzen badu —Konstituzioa­ ren 18.1. art.ak aipaturiko eskubidea—, eta osoko bilkurak horrela erabaki­ tzen badu erabateko gehiengoz (70. art.).

B) Erabakien eraentza Gai honi buruz, Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legeak on­ doko arauak ezarri ditu:


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.