212
RAMÓN PARADA
koa izango konpontzeko zailak diren kalteak eragitea egintzaren betearazpe nak, prozedura arruntean eskatzen zen bezala). Halaber, presazko tramitaziodun auzibidea erabili ahal da, auzibide hori gizabanakoren baten askatasun publikoa mugatzen duen toki egintzaren kontrakoa denean. Aurrekontuen arloan, aitzitik, uste izan zen ez zela egokia toki jarduera admi nistrazio auzitegietan aurkaratzea. Gai hori berezia zenez, Kontuetarako Erregio Ganbarak sortzea pentsatu zen. Ganbara horiek egiazko jurisdikzio espezializatu gisa jardun dute eta, aldi berean, Estatuaren ordezkariari aholkuak emateko ad ministrazio erakunde gisa. Bestalde, ganbara horiek zenbait prozedura erabiliko dituzte ondoko kasuetan jarduteko: aurrekontuak onetsi ez direnean; aurrekon tua orekatuta ez dagoenean; aurrekontua 100eko 5 edo gehiagoko defizitaz itxi denean; eta, azkenik, nahitaezko zorra inskribatu ez denean edota kopuru txi kiagoarekin inskribatu denean. Toki korporazioak ganbarak proposaturiko bir doitze edo berrezartze neurriak betetzen ez baditu, Errepublikako komisarioak —horrela deitzen zaie orain prefektuei— ordeztu egingo du korporazioa eta, beraren botereak erabilita, aurrekontua arautu eta betearazi egingo du.
4. TOKI KORPORAZIOETAKO KIDEEN STATUSA Arauketa berriak nahi izan du toki korporazioko kideak ahalik eta gehien profesionalizatzea; horrela, alde batera utzi da udal karguak zuen ohorezko esanahi edo tratamendua, hau da, egoera ekonomiko oneko pertsonak pribile giatzen zituen tratamendua. Horretarako, bi neurri mota eratu dira: batetik, auzotarrei erraztea toki karguetara heltzeko aukerak, sektore publiko nahiz pribatuan lanpostuak eurei erreserbatuz; bestetik, kargu horietan aritzeagatik ordaintzea. Lehenengo kasurako, toki korporazioko kideak zerbitzu berezien egoe rara igarotzea agindu da, bai korporazioko bertako funtzionarioak izanik eta bai beste edozein Herri Administraziotako karreradun funtzionarioak izanik ere, baldin eta euren kargua jarduera bakarra eta ordaindutakoa bada. Kasu bietan, ukitutako toki korporazioek derrigorrezko mutualitateen eta klase pa siboen kotizazioak ordaindu beharko dituzte (lankontratuko langileentzat arau berberak daude euren legeria bereziaren arabera). Jarduera bakarreko ki deak ez direnei, ostera, bermatzen zaie euren agintealdian hautatuak izan zi ren lantokian edo lantokietan —lantoki publiko zein pribatua izan— iraungo dutela; horren ondorioz, kide horiek ezingo dira leku horretatik aldatu, ezta beste lanpostutsetarako lehiaketetara aurkezteko behartu ere. Ordainsariei dagokienez, hauexek dira oinarrizko arauak: